Euskadi.eus
Hizkuntzaeta kultura guzPen presentzia eta errekonozimendua bermatzea, garapen pertsonal eta sozialerako ezinbesteko faktore gisa

Hizkuntzaeta kultura guzPen presentzia eta errekonozimendua bermatzea, garapen pertsonal eta sozialerako ezinbesteko faktore gisa

17 konpromisoak, 102 ekimenak, 449 jarduerak
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/05/22
Eusko Jaurlaritzak eta BCBLk Brainorium aurkeztu dute, ikasleek nola ikasten duten hobeto ulertzeko ikerketa aplikatuko proiektua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110412
2026/05/13
Euskadin gaitasun-handiak dituzten ikasleen detekzioa hamar aldiz handitu da 2019tik, ekitatean eta detekzo goiztiarrean oinarritutako eredu bati esker.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110182
2026/04/30
Eusko Jaurlaritzak eta Deustuko Unibertsitateak munduko erreferenteak bilduko dituzte Bilbon, Gaitasun Handiak hezkuntza inklusiboaren erdigunean kokatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109912
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskal Lanbide Heziketa munduko erreferente gisa jartzea laugarren eta bosgarren industria-iraultzari erantzungo dion prestakuntzaren garapenean. Garapen profesionalaren paradigma berri bat ezartzea, haren nazioarteko proiekzioa bultzatuz eta Euskadiko lehiakortasunaren balio-katea indartuz, horretarako beharrezkoak diren araudiak eta planak ezarriz.

Ekimena 2. Lanbide Heziketako eskaintza malguagoa eta eskuragarriagoa zabaltzea, ikaskuntza erdipresentziala eta urrutikoa ere sustatuz, eta, horretarako, online prestakuntza eta modalitate horretako tituluak eta/edo ziurtagiriak egiaztatzeko aukerak zabaltzea

Ekimena 3. Lanbide Heziketaren eremuan, ikasleen euskarazko prestakuntzan eta eleaniztasunean aurrerapenak sustatzea, bigarren hezkuntzako hizkuntza-integrazioa eta -jarraitutasuna lortzeko.

Ekimena 4. Lanbide-irakaskuntzetan ingelesa erreferentziazko hizkuntza gisa sar dadin bultzatzea, ikasleek lan-aukerak eskura ditzaten, enpresen nazioartekotze-testuinguru batean.

Ekimena 5. Industria, osasuna edo nekazaritza adimendunak bezalako sektore berriei erantzungo dien Lanbide Heziketa bultzatzea, bai eta sektore estrategikoetan eta garapen bidean dauden sektoreetan beste prestakuntza batzuk ematea ere.

Ekimena 6. Talentu berritzailea sustatzea, emakumea industria- eta zientzia-sektoreetan sartzea indartuz, Lanbide Heziketak Unibertsitatearekin dituen ibilbideak, loturak eta lankidetzak zabalduz, eta sortzen ari diren sektoreetan enpresa berriak sortzea bultzatuz.

Ekimena 7. Lanbide Heziketako ikastetxeak erakunde adimendun bihurtzea, LHko sistema osoan eraldaketa digitala erabat garatzen gida daitezen. Zentroek ETEei eta mikroETEei laguntza ematea, teknologia adimendunik aurreratuenekin lan egin dezaten, erronka berriei eraginkortasunez erantzuteko behar den ezagutza praktikoa eskuratuz.

Ekimena 8. Erasmus+ bekak sustatzea Lanbide Heziketako ikasleentzat. Ikastetxeei Europako ikasleak hartzeko zentro izatea sustatzen laguntzea.

Ekimena 9. Lanbide Heziketa Dualeko sistema indartzea. Beren sektorearekin zerikusia duten enpresekin akordioak egitea sustatzea, alternantziako prestakuntza-eredu duala, ikasleen prestakuntza-kontratuen, beken edo praktiketako kontratuen bidez, eta gizartean edo lan-eremuan eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko prozesuak bultzatzea, Gaitasuna Aitortzeko eta Ebaluatzeko Dispositiboa sendotuz, bai eta deialdi irekiak ere, herritarrek lehendik dituzten lanbide-gaitasunak egiazta ditzaten

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/07/21
Erasmus +: Lanbide Heziketako ikasleen eta irakasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen duena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112075
2026/05/15
Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak, 2026-2027 ikasturtean Euskadiko Lanbide Heziketako 2030 Estrategiaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko.
Deialdia (3.228.975.- €)
2026/03/05
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikasleek zibersegurtasunaren arloan duten talentua sustatu du Cyberlehia 2026ko finalean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108578
2026/01/19
Heziketako Euskadi 2030 Estrategiaren aurkezpena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107429
2025/11/14
TKNIKA, 20 urtez Euskadiko Lanbide Heziketako berrikuntzaren motor gisa
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106093
2025/05/09
Euskadiko Lanbide Heziketak turbina hegazkinen mantentze-lan aeromekanikoko ziklo berri bat eskainiko du Araban.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101491
2025/03/29
CyberLehia 2025,  Euskadiko zibertalentuaren erakuslehio.
Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzendutako txapelketak bere bigarren edizioa izango du zibersegurtasunaren sektorera talentua erakartzeko, zibersegurtasunean kontzientziatzeko eta enpresen eta Euskadiko Lanbide Heziketaren arteko harremana estutzeko helburuarekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100549
2024/12/18
Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak garatzeko beren jarduera-eremuan.

2025 deialdia
Esleipena (468.000.- €)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/08/28
Ikerketa-lanetan laguntzeko interesa duten unibertsitateko ikasleei zuzendutako 190 beka
Gobernu Kontseiluak 2025-2026 ikasturtean ikerketa-lanetan laguntzeko Ikasiker beken deialdia onartu du gaurko Gobernu Kontseiluan. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 330.000 euro bideratuko ditu guztira ekimen horretara.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103999
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/06/17
“Etxebizitzaren krisia eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina” izan da aztergai ETEKIN ekonomia topaketen 2.saioan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111148
2026/06/17
Eusko Jaurlaritzak adimen artifizialari eta hizkuntza-aniztasunari buruzko nazioarteko foro batean parte hartu du Estrasburgon.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111233
2026/06/11
Euskadik euskararen eta hizkuntza gutxituen papera aldarrikatu du adimen artifizialaren etorkizunean "Euskorpora Summit 2026: Europako testuingurutik tokiko eraginera" jardunaldian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111012
2026/05/14
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen sustapenean lankidetzan jarraitzeko Hiruko Ituna berritu dute (2'25-2029). 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110212
2026/04/24
Euskadik «Adi! Filmak euskaraz» ekimena bultzatu du, euskara ikus-entzunezko aisialdiaren bihotzera eramateko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109749
2026/03/31
Euskararen Plan Estrategikoaren onarpena. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109240
2026/03/25
Konputazio kuantikoak gure eguneroko bizitzan duen eragina izan da 2026ko lehen ETEKIN topaketaren ardatza.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109069
2026/02/11
2026ko Xabier Lete Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Bekaren deialdia zabalik dago -Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren ekimena-.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108017 (70.000.- €)
2026/01/11
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Fundazioak lankidetza-hitzarmen berri bat adostu dute, lexikografiaren arloko eta Bizkaiko euskararen corpusa bultzatzeko programak finantzatzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107066
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/07/28
Artxiboak antolatzeko eta digitalizatzeko programak garatzeko, euskal dokumentu-ondarea osatzen duten artxibo-dokumentuak eta artxibo-funtsak – publikoak ez direnak – zabaltzeko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-07-28). 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112172 (80.000.- €)
2026/07/28
Ikerketa-bekak Euskadiko Artxibo Historikoan gordetzen den dokumentu-ondarea ikertzea sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2026-07-28). 2027ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112171 (40.000.- €)
2026/07/08
"Urdaibaiko Organoak – Joxe Mari Eguileor" jaialdiak Gernika-Lumoko Santa Klarako organoa, Eusko Jaurlaritzaren eskutik zaharberritua, izango du aurtengo berrikuntza nagusi, ondare biziari eskainitako edizioan. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111792
2026/07/07
Dirulaguntza zuzena Arte Ederren Bilboko Museoa fundazioari, 2026 urteko inbertsioen aurrekontua finantzatzeko (Gobernu Kontseilua 2026-07-07)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111744 (8.583.000.- €)
2026/06/30
Eusko Jaurlaritzak 370.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko liburutegien erabilera eta irakurzaletasuna sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2026-06-30). 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111592 (370.000.- €)
2026/06/16
Euskadiko liburutegietako funtsak berritu eta/edo hornitzeko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-06-16). 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111157 (1.000.000.- €)
2026/06/02
Euskal Kultura Ondarearen babesari buruzko ikerketa-lanetarako dirulaguntzak. 2026ko deialdia (Gobernu Kontseilua 2026-06-02)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110730
Huts-zuzenketa (200.000.- €)
2026/05/19
Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko proiektuetarako laguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-05-19). 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110332 (2.500.000.- €)
2025/12/16
Eusko Jaurlaritzak ‘Murgiako Etxearen Artxiboa’ izeneko funtsa eskuratu du, zabaltzeko eta herritarren eskura jartzeko (Gobernu Kontseilua 2025-12-16).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106970 (65.000.- €)
2025/11/04
Euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko laguntza-programa. 2025-2026ko deialdia.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105758
Esleipena (400.000.- €)
2025/10/28
Dirulaguntza Bilboko Arte Ederren Museoarentzat, Bilboko ikuspegia pintura erosteko (Gobernu Kontseilua 2025-10-28)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105580 (66.667.- €)
2025/09/24
publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak. (Gobernu Kontseilua 2025-09-16). 2025eko deialdia 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104412
Esleipena (120.000.- €)
2025/09/10
Euskal kultura-ondarea digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko Euskariana -Euskal Kulturaren Atari Digitalaren bitartez (Gobernu Kontseilua 2025-09-02). 2025eko deialdia 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104049
Esleipena (100.000.- €)
2025/09/01
Euskal kultura-ondarea babestera bideratutako ikerketa-lanak. 2025-2026ko deialdia (200.000.- €)
2025/07/30
Eusko Jaurlaritzak eta Boise State Unibertsitateak euskal ikasketekin duten konpromisoa sendotu dute ikerketa programa aitzindari bat abiaraziz.
Informazio gehigarria
2025/06/17
Gobernu Kontseiluak, 2025 eta 2026 urteetan Euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuei (adierazpen immaterialak ezik) buruzko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2025-06-17). 2025eko deialdia.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102770
Esleipena (200.000.- €)
2025/06/10
Euskadiko museo eta bildumak diruz laguntzeko deialdia (Gobernu Kontseilua 2025-06-10). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102553
Esleipena (1.600.000.- €)
2025/06/10
Euskal Kultura Ondarea osatzen duten ondasunak kontserbatzeko, zaintzeko, haien zabalkundea egiteko eta haien balioa nabarmentzeko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2025-06-10). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102551
Esleipena (4.500.000.- €)
2025/06/09
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bidartez, euskal ondare zinematografikoaren euskarazko lau film ertainen zaharberritzea finantzatu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102509 (80.000.- €)
2025/04/29
Onartu da 92/2025 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondasun immaterialen Inbentarioari buruzkoa. EHAA
2024/12/23
Dirulaguntza zuzena Lekeitioko Udalari ematea onartu du gaur 2024-2025eko epealdian hiribilduaren 700.urteurrena ospatzeko antolatuko dituen jarduerak laguntzeko. Informazio gehigarria (85.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/30
Dirulaguntzak Kultura eta Sormen Industriak berritzeko, KSI Berritzaile+ programaren esparruan (Gobernu Kontseilua 2025-12-16).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106969
2025/05/12
Komunikabideei zuzendutako dirulaguntzak adimen artifizial generatiboaren inpaktu negatiboa minimizatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-04-29). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101202
Esleipena
Esleipenaren aldaketa (7.000.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/07/07
Euskadin goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-07-07). 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111746 (300.000.- €)
2026/06/23
Dirulaguntzak sustatzeko kirolarien parte-hartzea nazioarteko lehiaketetan eta maila goreneko estatuko emakumezko ligetan (Gobernu Kontseilua 2026-06-23). 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111395 (700.000.- €)
2026/04/20
Joseba Iraola pilotuak eserleku bakarreko Euskal Selekzioa autoa aurkeztu du. Autoak EKFBren, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Petronorren, Instxausti Taldearen, Balmasedako Udalaren, Hurbizconsen eta Euskadiko Automobilismo Federazioaren babesa du.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109585
2026/03/04
Lehen lehendakariordearen eta Kirol ministraren arteko lehen aldebiko batzarra. Euskal Selekzioen ofizialtasunaren inguruan Gobernuen arteko lankidetza eskatu dio Bengoetxea lehendakariordeak Tolon ministrari. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108579
2025/11/22
Harrera egin zaie Foru Jauregian Euskal Pilotaren Nazioen Ligako antolakuntzari eta partaideei. Liga hori azaroaren 23tik 29ra jokatuko da Barakaldoko eta Bilboko frontoietan: Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, Argentina, Bolivia, Portugal, AEB, Txile eta Kuba.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106360
2025/11/07
Euskal Pilotaren Nazioen Liga berriz ospatuko da Euskadin, azaroan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105909
2025/07/01
Euskadik Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Ministroen Kontseiluan kirol arloko koordinazioa hartuko du bere gain 2025 urteko bigarren seihilekoan. Informazio gehiago
2025/06/10
Nazioarteko lehiaketetan eta maila goreneko estatuko emakumezko ligetan kirolarien parte-hartzea sustatzeko laguntzak (Gobernu Kontseilua 2025-06-10). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102550
Esleipena (700.000.- €)
2025/05/12
Espazio bat birgaituko da Bilbon hogeina euskal federazioren egoitza birkokatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101553
Saila
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduraduna
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/02/20
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskorpus proiektuak adimen artifizialaren iraultzara eramango du euskara, gero eta gizarte digitalagoan euskararen etorkizuna bermatuz. Informazio gehiago
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/06/15
DOBLA proiektuan parte hartzen da, euskal lurralde osoko dantza-sektorea indartzeko mugaz gaindiko kultur ekimenean. Proiektuaren helburua da konpainien nazioarteko zabalkundea sustatzea, artistak eta antzokiak babestea, publiko berriak erakartzea eta mugaz gaindiko lankidetza kulturala sendotzea
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111144
2026/05/08
Euskadiren parte-hartzea Veneziako Biurtekoaren 61. edizioan, arte garaikideko nazioarteko ekitaldi nagusitzat eta munduan eragin handiena duen kultura-gunetzat hartzen dena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110075
2026/04/20
Euskadik kultura-kudeaketa jasangarrian nazioarteko erreferentea den European Network on Cultural Management and Policy (ENCATC) Academy 2026 jardunaldiak hartuko ditu 2026ko apirilaren 21etik 24ra. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109567
2026/04/02
Lehendakaria bat dator Frantziako Senatuan autogobernuaren euskal ereduarekin, oparotasun eta ongizate handiagoaren adibide gisa.
2026/03/30
Etxepare Euskal Institutuak 30 eragileko aliantza-sarea aktibatuko du 2026an euskal kultura frankofoniaren eremuan kokatzeko. Egitaraua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109208
2026/03/13
Euskadi Unescorekin eta Munduko Turismo Erakundearekin elkartzeko konpromisoa hartzen du. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskadi Unescoren eta Turismoaren Mundu Erakundearen (UNWTO) kide elkartu gisa sartzea erabaki dute gaur, Nazio Batuen sistemako bi erakunde horiek lotura estua baitute Euskadiren berezko eskumen-eremuekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108836
Saila
Justizia eta Giza Eskubideak
Arduraduna
Alfonso Gómez Fernández (Justiziako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Esparru eleanitz eta kulturarteko berria garatzea, euskara eta euskal kultura ardatz hartuta, eta bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, euskara berezko hizkuntza gisa hartuta, ondo ezagutzea eta gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza optimoa lortzea helburu hartuta. Horretarako, ingurune bakoitzaren abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistikoak eta sozioekonomikoak hartuko dira kontuan, ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran eskatzen diren hizkuntza-maila eta beharrezko gaitasunak eskura ditzaten. Hori guztia ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektuan egituratu behar da, esparru komun baten barruan, Hezkuntzari buruzko Legean eta haren zioen azalpenean ezarritakoaren arabera.

Ekimena 2. Euskara eta Hizkuntzak Ikasteko Institutua sortzea. Institutu horrek bere gain hartuko du curriculumeko hizkuntzen esparruko estrategia eta jarduera nagusiak lantzeko eginkizuna. Ingelesaren ezagutza ona sustatzea lege berrian ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeko.

Ekimena 3. Ikasleek curriculumeko hizkuntza guztietan duten hizkuntza-gaitasuna indartzea, hizkuntzetan eskatzen diren hizkuntza-mailak lor ditzaten eta curriculuma osatzen duten gainerako irakasgaiak eta gaitasunak behar bezala ikas ditzaten

Ekimena 4. Irakasle guztientzako hizkuntza- eta metodologia-prestakuntzako programak ezartzea.

Ekimena 5. Proiektuak sustatzea tokiko erakundeekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzen duten eskolaz kanpoko jardueretan parte har dezaten bultzatzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/20
Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaindiak lankidetza berritu dute, hezkuntzaren esparruan euskara sustatzen jarraitzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107453
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Kultura sortzeko eta ekoizteko laguntza publikoa mantentzea eta eguneratzea, bereziki euskarazko kultura eta emakumeen ahalduntzea bultzatuz.

Ekimena 2. Artista eta sortzaileentzako prestakuntza-programak eta egoitzak sustatzea, nazioarteko programak azpimarratuz.

Ekimena 3. Kulturaren profesionalizazioa hobetzea eta sendotzea, artisten errolda eginez, kultura- ekimenak kontratatzeko jardunbide egokien gida eginez, kontratazio-baldintzen jarraipena eginez eta erabaki fiskalak bultzatuz, Foru Aldundiekin lankidetzan.

Ekimena 4. Ekosistema kulturaleko profesionalen lan-baldintzei buruzko akordioak sortzen laguntzea.

Ekimena 5. Kultura- eta sormen-sektoreko langile autonomoen eta mikroETEen kudeaketako prestakuntza sustatzea. Kultura-eragileen ekintzailetza babestea, haien jarduera sozial eta ekonomikoaren berezitasuna kontuan hartuta.

Ekimena 6. Kultura eta hezkuntza arloen, Foru Aldundien, kultura sektorearen eta hezkuntza- komunitatearen arteko lankidetzaren bidez, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan sormen-gaitasunak sustatzea, bai eta arte-diziplinekiko harreman goiztiarra ere, eta hezkuntza-sisteman sorkuntza artistikoa eta kulturala deskubritzeko eta sustatzeko programak bultzatzea

Ekimena 7. Euskal artisten lanak sustatzea munduan antolatzen diren azoka, jaialdi eta merkatuetan, batez ere Euskadirentzat estrategikoak diren eskualdeetan, Etxepare Institutuarekin lankidetzan.

Ekimena 8. Euskal kultura- eta ikus-entzunezko ekoizpenak bultzatzen jarraitzea, "Euskadi Basque Country" marka mundu osoan zabaltzeko, EITBrekin lankidetzan.

Ekimena 9. Foru Aldundiekin elkarlanean, sorkuntza kultural amateurrak ere bere adierazpen- eta sozializazio-bideak izan ditzan behar den ingurunea sortzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/06/30
Ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak: film luze, serie edo mini-seriak. 2026ko deialdia.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111591 (650.000.- €)
2026/06/09
Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteak bultzatzeko laguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-06-09). Sorgune deialdia 2026
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110957 (990.000.- €)
2026/05/19
Arte eszenikoen ekoizpenetarako laguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-05-19). 2026ko deialdia
- Hitzartutako zirkuitua duten produkzioak egiteko laguntza.
- Produkzioak I egiteko laguntzak.
- Produkzioak II egiteko laguntzak.
- Bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110330 (1.694.000.- €)
2026/05/05
Musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. 2026ko deialdia. (Gobernu Kontseilua 2026-05-05). Aldaketa
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109945 (1.000.000.- €)
2026/04/29
BITARTEZ 2026ko deialdia kultura eta gizarte arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuak laguntzeko, iaz baino %150 gehiago (Gobernu Kontseilua 2026-04-29). 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109813 (500.000.- €)
2026/04/21
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza ETS taldea euskara Euskaditik kanpo proiektatzeko (Gobernu Kontseilua 2026-04-21).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109619 (300.000.- €)
2026/04/21
Eusko Jaurlaritzak 10,5 millioi euro bideratuko ditu kulturaren ekoizpenera eta sustapenera, hiru dirulaguntza deialdiren bidez (Gobernu Kontseilua 2026-04-21):
- Ikus-entzunezko ekoizpenerako deialdia. 2026ko deialdia
- Arte Eszenikoak sustatzeko programetarako. 2026ko deialdia
- Literatura Argitalpenen ekoizpenerako deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109615 (10.500.000.- €)
2026/04/14
Euskadiko museo eta bildumak dirulaguntzak. 2026ko deialdia (Gobernu Kontseilua 2026-04-14). 2026ko deialdia
Hutsen zuzenketak
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109440 (1.000.000.- €)
2026/04/14
Kultura-arloko jaialdiak antolatzeko dirulanguntzak. 2026ko deialdia (Gobernu Kontseilua 2026-04-14)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109439 (600.000.- €)
2026/03/17
Kultur sorkuntzarako 2026ko deialdia, aurten sormen grafikoa ere txertatuko duena (Gobernu Kontseilua 17-03-2026)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108903 (646.750.- €)
2026/03/05
Bengoetxea lehendakariordeak sektoreko ehun eragile baino gehiago bildu ditu ARCO Madrid azokan, Artearen Euskal Sistema indartzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108590
2026/03/02
Maite Rosende artista donostiarra da Itzulia Basque Country 2026ko kartelaren egilea. Euskadi Literatura Saria jaso zuen iaz Literatura Lanen Ilustrazioa kategorian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108500
2025/12/16
Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzak (Gobernu Bilera 2025-05-20). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101774
Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzak (Gobernu Bilera 2025-05-20). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101774 (1.110.000.- €) (2025/05/20)
Esleipena
2025/12/09
Dirulaguntza Dantzaz elkarteari “Harira: dantzaren bidez bitartearitza pilotu-programa” proiektua sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-12-09)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106783 (37.000.- €)
2025/12/02
Dirulaguntza Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteari (EZAE), Euskal Herriko eta Europako zinema sustatzeko (Gobernu Kontseilua, 2025-12-02). Informazio gehigarria (900.000.- €)
2025/12/02
Caniche argitaletxearen "Kortak" proiektu artistikoari laguntza (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106637 (20.000.- €)
2025/11/24
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak akordio bat lortu dute BilbaAarteren profesionalizazio artistikoa bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106403 (70.000.- €)
2025/10/16
Jon Mikel Eubak, Zuhar Iruretagoienak eta Garikoitz Fragak jaso dituzte 2025eko Gure Artea sariak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105271
Argitalpena EHAA-n
2025/07/30
Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak. 2025eko deialdia (60.000.- €)
2025/06/17
Dirulaguntzak kultura- eta sormen-arloetako jaialdiak antolatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-06-17). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102769
Esleipena (800.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/07/14
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-07-14). 2026ko deialdia. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111899 (250.000.- €)
2026/04/23
eLiburutegia % 32 hazi da hiru urtean, eta Euskadin kultura eskuratzeko beste modu gisa finkatu da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109691
2025/12/02
Zuzeneko dirulaguntza Debako arte eszenikoen gune berrirako (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106640 (1.060.000.- €)
2025/11/04
Mutur Beltz sustatzeko Elkarte Agroekolo Artistiko eta Kulturala entitateari dirulaguntza, “Landa pentsamendu garaikidearen programa sustatzea, artilea materia artistiko eta sinboliko gisa adierazten duen ekosistema kulturaletik abiatuta” proiektua garatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105757 (48.000.- €)
2025/08/18
Euskadik bere eskaintza kulturala indartu du 11.000 ekitaldi baino gehiagorekin 2025eko lehen seihilekoan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103700
2025/06/23
Arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatu eta banatzeko dirulaguntzak. 2025eko deialdia
Esleipena  (850.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Kirola eta bizitza aktiboa sustatzea. BAPPA Plana (Basque Plan of Physical Activity) sortzea mugarri bat izango da bizitza aktiboaren sustapenean, gure kirolariak bizitza aktibo eta osasungarri baten erreferente gisa jarriz.

Ekimena 2. Ikerketa-estrategia bat garatzea, erakunde akademikoekin lankidetzan, jarduera fisikoa eta kirola babesten dituen oinarri zientifikoa sendotuz eta emaitzak euskal gizartean ezagutzera emanez.

Ekimena 3. Kirolarientzako Egoitza eta Fadurako Hobekuntza Zentroa erreferentziazko gune bihurtzea Europan. Goi-mailako euskal kirol-garapenaren epizentro gisa proiektatuko da.

Ekimena 4. Kirol-errendimendu handia eta euskal kirolariek nazioarteko lehiaketetan, besteak beste, Joko Olinpikoetan eta Paraolinpikoetan, garatzeko eta proiektatzeko aukerak sustatzeko bekak indartzea.

Ekimena 5. Anoetako eta Donostiako Ilunbeko kirol-hiriaren eraldaketa integrala abian jartzea, Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. 

Ekimena 6. Usurbilen "Maialen Chorraut-Orbeldi ur bizien kanala" eraikitzea bultzatzea.

Ekimena 7. Irungo Plaiaundiko naturgunea berroneratzeko proiektua babesteko formulak aztertzea eta bertako kirol-azpiegiturak Txenpereneara eramatea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Irungo Udalarekin lankidetzan.

Ekimena 8. Bizitza osasuntsu baterako jarduera fisikoa sustatzeko estrategia babestea eta Mugiment Kirol Txartela euskal udalerri guztietara hedatzea bultzatzea.

Ekimena 9. "Basque Team" bultzatzea, goi-mailako euskal kirolaren erreferente gisa. Helburua da nazioarteko lehiaketetan eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan gure kirolarien presentzia areagotzea.

Ekimena 10. Programa bat garatzea, kirol-ibilbidea amaitzen duten kirolari profesionalek ibilbide profesionalerako laguntza-prozesu bat izan dezaten, beren kirol-ibilbidean eskuratutako gaitasunak aprobetxatzeko: mentorizazioa, ikasketetarako bekak eta/edo ekintzailetza-proiektuetarako dirulaguntzak.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/10
Goi-mailako kirola sustatzeko, antolatzeko eta babesteko politiken berrien kontu ematea.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106513
2025/03/13
20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako 2025eko dirulaguntzak, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP).
2025eko deialdia
Esleipena (171.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/07/14
Gizarte-bizitzan euskara sustatu, garatu edota normalizatzea helburu duen “Euskalgintza” dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2026-07-14). 2026ko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111902 (1.700.000.- €)
2026/06/03
Euskararen erabilera areagotzeko Plan Estrategikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean. Datozen urteetarako hizkuntza-politikaren lehentasunak zehazten ditu, JAUZIA GARA estrategiaren barruan.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110203
2026/05/27
Eusko Jaurlaritzak LANERA ENPRESA SAREA aktibatu du, lan-munduan euskararen erabilera indartzeko enpresen arteko lankidetza-sare egonkorra.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110591
2026/05/26
Eusko Jaurlaritzak 2,25 milioi euroko laguntza-lerroa onartu du euskara ikasten duten herritarrentzat (Gobernu Kontseilua 2026-05-26). 2025-2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110532 (2.250.000.- €)
2026/04/30
Eusko Jaurlaritzak “Euskara Bonua” aurkeztu du, euskara ikasteko doakoa eta malgua den eredu berria.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109885
2026/04/15
Hizkuntza Politikaren arloko Lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordearen urteko bilera, Katalunia, Euskadi, Galizia, Balear Uharteak, Nafarroa eta Valentziako gobernuen artekoa, Bilbon egin du gaur. "Pensión Incompleta" telesailari espainiako Estatuko hizkuntza aniztasuna sustatzeko Saria eman zaio. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109489
2026/03/31
Euskararen Plan Estrategikoa onartu da, euskara eguneroko bizitzan gehiago erabiltzeko (Gobernu Kontseilua 2026-03-31)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109240
2025/12/16
Aitor Aldasoro, Hizkuntza Politikako sailburuordea, entitate publiko eta pribatuetan euskararen erabileraren aitortza- ekitaldiaren buru izango da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106987
2025/11/25
Euskal Federazioek Kirol arloan euskararen normalizazioaren aldeko apustua indartu dute "GU GEU, KIROLA EUSKARAZ" kanpainaren beste edizio batekin, entrenatzaileak ardatz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106443
2025/11/18
Euskal Editorea SL entitatearekin laguntza-hitzarmena berriztu da, estrategikotzat jotzen delako BERRIA proiektu komunikatiboa euskararen normalizazio prozesuan (Gobernu Kontseilua 2025-11-18)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106182 (13.800.000.- €)
2025/11/11
2025 urtean garatzeko euskara hutseko argitalpenak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntza deialdia, eta dirulaguntza zuzena Elkar Argitaletxeari BAGOAZ proiekturako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105961
Esleipena  (804.000.- €)
2025/09/24
Gizarte-bizitzan euskara sustatu, garatu edota normalizatzea helburu duen “Euskalgintza” dirulaguntza-programa (Gobernu Kontseilua 2025-09-16). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104413
Esleipena
Esleipenaren aldaketa (1.700.000.- €)
2025/09/17
Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak. 2025eko deialdia. (1.000.000.- €)
2025/09/15
Euskara-ikastaroak emateagatik Centros Vascos-Euskal Etxeei dirulaguntzak. 2025-2026ko deialdia. Esleipena (320.000.- €)
2025/07/15
Dirulaguntza zuzena bideratuko dio Garabide Kultur Elkarteari eremu frankofonoko hizkuntza-komunitateekin lankidetza sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-07-15).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103497 (50.000.- €)
2025/06/09
Lehendakariak aurkeztu duEuskararen Erabilera Sustatzeko Biltzarra 2027an,  ‘Jauzia gara’ lelopean, hurrengo hamarkadetan euskara biziberritzearen inguruan adostasun zabala lortzeko bidea zabaltzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102540
2025/05/23
LANERA proiektua abian, enpresetan euskararen erabileran jauzi kualitatiboa lortzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101882
2025/05/08
Eusko Jaurlaritzak Euskaraldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak "jantzitxapa" kanpainarekin. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101460
2025/03/15
Zabalik dago Euskaraldian belarriprest eta ahobizi gisa parte hartzeko izena emateko epea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100130
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/05/19
Erabakia, Bremengo Euskal Kultur Elkartea eta Txengel Etxea (Alemania), Lyoneko Euskal Etxea eta Denak Bat Toulouseko Euskal Etxea (Frantzia), Mamia Kultur Elkartea (Espainia) eta Euskal Etxea Vasconia Florida Elkarte Zibila (Uruguai) euskal etxetzat aitortzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen ondorioetarako.
2026/03/07
Eusko Jaurlaritzak berdintasuna indartzeko hiru ekimen bultzatu ditu Euskal Etxean. Programak honako hauek biltzen ditu: "Martxoak 8: eraldatzen duten ahotsak" bideoa; "Berdin Blai Gela" prestakuntza-plataforma berria, euskal etxeen eguneroko jardueran berdintasuna txertatzeko online ikastaroekin; eta "Gizonok Berdintasunean Taldea" taldea, euskal diasporan berdintasuna sustatzeko gizonei zuzendutako gunea.
Sailak
Kultura eta Hizkuntza Politika
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Arduradunak
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Maite Barruetabeña Zenekorta (Enplegu Publikoko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/06/30
Eusko Jaurlaritzak (HABE) euskararen ezagutzaren egiaztapen-eredu berri bat ezarriko du, hizkuntza-gaitasunak zehaztasun handiagoz aitortzeko eta egiaztatzeko aukera gehiago eskaintzeko (Gobernu Kontseilua 2026-06-30)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111595
2026/06/03
Euskararen erabilera areagotzeko Plan Estrategikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean. Datozen urteetarako hizkuntza-politikaren lehentasunak zehazten ditu, JAUZIA GARA estrategiaren barruan.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110203
2026/05/14
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen sustapenean lankidetzan jarraitzeko Hiruko Ituna berritu dute (2025-2029).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110212
2026/04/10
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparralden euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute 2026an, iaz baino 540.000 euro gehiago. 
2025-2029 epealdirako esparru-hitzarmenaren 2026ko programaren sinadura.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109376 (2.470.000.- €)
2026/03/31
Euskararen Plan Estrategikoaren onarpena. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109240
2025/10/21
Lankidetza-hitzarmenak, euskal erakundeetako langileen hizkuntza gaitasunak hobetu eta euskararen erabilera sustatzeko - Arabako Batzar Nagusiak, Igorreko Udala- (Gobernu Kontseilua 2025-10-21)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105371
2025/06/23
Euskararen Aholku Batzordea bildu da XIII. legealdiko lehen osoko bileran, non Euskararen Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu diren.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102924
2025/05/07
Eusko Jaurlaritzak Hizkuntza Politikaren arloko Lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordearen bileran parte hartu du Katalunia, Euskadi, Galizia, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak eta Nafarroako gobernuekin batera. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101461
2025/04/04
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100687