Ekimena 6. Lan-baldintzei buruzko IV. Akordioa garatzen jarraitzea, prestakuntza-planak sustatzea eta lanpostuen balorazioa amaitzea, aldian behin lan-eskaintza publikoak eginez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/27 |
Justizia Ministerioaren Azterlan Juridikoen Zentroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko hitzarmena, auzitegiko medikuen hautaketa-ikastaroetan eta prestakuntza-jardueretan lankidetzan aritzeko.
|
| 2025/10/09 |
Karrera judizial eta fiskalerako oposizioak prestatu nahi dituzten pertsonei eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoari dirulaguntzak emateko programa.
|
| 2025/09/09 |
Karrera judizial eta fiskalerako oposizioak prestatu nahi dituzten pertsonei eta Justizia Administrazioko letraduen kidegoari zuzendutako laguntza ekonomikoen programa. 40 beka finantzatuko dira beren prestakuntza-gastuei aurre egiteko eta talentua erakartzea errazteko.
2026ko deialdia
Informazio gehiago |
| 2025/07/08 |
EAEko espetxe-administrazioan lan egiten duten langileen ordutegi eta lan-baldintza espezifikoak arautuko dituen sindikatuekin aurreakordioa lortzen da. Datozen bost urteetarako akordio horri esker, euskal espetxe-eredua amaituko da.
|
| 2025/06/10 |
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen bidez) eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoaren artekoa, egoitza-sistemaren bidez prestakuntza sanitario espezializatuaren arloan lankidetzan aritzeko.
|
| 2025/03/18 |
Erabakia, baimena ematekoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin hitzarmen bat izenpetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duten karrera judizialeko langileen etengabeko prestakuntzaren arloan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. |
| 2025/03/18 |
Hitzarmena Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duten karrera judizialeko langileen etengabeko prestakuntzari buruzkoa. Epaile eta magistratuentzako prestakuntza- eta hobekuntza-jarduerak, arreta berezia jarriz zuzenbide autonomikoarekin, Euskal Herriko zuzenbide zibilarekin, Europar Batasuneko zuzenbidearekin eta oinarrizko eskubideekin, genero-indarkeriarekin eta, oro har, Euskadin ezarrita dauden legezko arau guztiekin lotutako gaietan.
|
| 2025/01/21 |
Akordioa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen eta Osakidetzaren artean lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena, profesional sanitarioak prestatzeko, prozesu judizialen esparruan AMEEri eskatutako peritu-probak egiteko, eta bi erakundeentzat interes komunak dituzten arloetan ikerketa-proiektuak batera garatzeko.
|
| 2024/10/22 |
Karrera judizial eta fiskalerako oposizioak prestatu nahi dituzten pertsonei eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoari dirulaguntzak emateko programa.
|
| 2024/10/15 |
Bilboko Lehen Auzialdiko 17 zenbakiko Epaitegia eta Alegiako Bake Epaitegia martxan jartzeko 10 plaza sortzea.
|


