Konpromisoa 72. Euskadin errotutako 5.0 industria eta 2028ko Industria Plana.
Konpromisoa 72. Euskadin errotutako 5.0 industria eta 2028ko Industria Plana.
- Saila
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Arduraduna
- Andoitz Korta Zearreta (Industria Sustatzeko Sailburuordea)
Ekimena 1. 2028rako Industria Garatzeko Plan espezifiko bat abian jartzea, 4.0 eta 5.0 industriak ETEetan txertatzen laguntzeko. Plan horrek teknologiaren, berrikuntzaren, azpiegituren, iraunkortasunaren, ekintzailetzaren, nazioartekotzearen, finantzaketaren eta industriaren ikuspegi sozial berria duten pertsonen kudeaketaren bektoreak jasoko ditu.

Ekimena 2. Pertsonekin konprometitutako enpresa-kultura bultzatzea. Konfiantzan oinarritutako kultura, helburu inspiratzailea duena, baloreena, eta erakunde bateko pertsona guztiak fidelizatzen dituena, batez ere talentu gaztea, adina eta posizioa edozein direla ere, dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioa sustatuz.

Ekimena 3. Izapide burokratikoak sinplifikatzea eta gure enpresen erregulazio-prozesuak arintzea, enpresetan karga burokratikoa arrazionalizatzeko plan baten bidez.
Ekimena 3. Izapide burokratikoak sinplifikatzea eta gure enpresen erregulazio-prozesuak arintzea, enpresetan karga burokratikoa arrazionalizatzeko plan baten bidez.
Ekimena 4. Elkarlan eta laguntzako ekosistemaren (klusterrak, ganberak, elkarteak...) eraginkortasuna indartzea, industria-sare eta sare ekonomiko osoa, batez ere ETEak, deskarbonizazioaren, digitalizazioaren eta trantsizio sozialaren ondoriozko erronka handien eta egiturazko aldaketen aurrean elkarren artean lotzeko, inolako arrakala sortzea saihestuz eta lehiakortasunaren hobekuntzan sakonduz.

Ekimena 5. Basque Automotive Manufacturing Center (BAM) Jundizen Automobilgintzan Fabrikazio Aurreratuko Teknologiak Garatzeko Euskal Zentroaren proiektua abian jartzea. Zentro horrek produkzio-egitura eraldatzen lagunduko du, automobilgintza- sektorearen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatuz, Mercedes- Benz, Gestamp eta MB Sistemas de Corporación Mondragón enpresekin batera.

Ekimena 6. Enpresei laguntzea balio-kateen kanpo-mendekotasuna murrizten eta Euskadin hornitzaile-kateak garatzen.
Ekimena 6. Enpresei laguntzea balio-kateen kanpo-mendekotasuna murrizten eta Euskadin hornitzaile-kateak garatzen.
Ekimena 7. Aberastasuna sortzeko eta ekitatez banatzera begira aldi berean garatuko duten politikak diseinatzea. Industria berriak iraunkorra izan behar du, ez bakarrik ingurumenari dagokionez, baita gizarteari dagokionez ere.

Ekimena 8. Ekosistema lehiakor bat garatzea lehiakortasuna eta ongizatea sortzen duten enpresa- proiektuak erakartzeko eta tokiko hornidura-kateen iraupena bermatzeko, ezagutza duten hornitzaile txikien segida babestuz.

| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/05 |
Renove Smart Industry laguntza-programa. 2026ko deialdia. (9.000.000.- €)
|
| 2026/02/26 |
Industria planaren bigarren proiektu eraldatzailea abian: ROBOOST, Made in Euskadi teknologia iraultzailea robot industrialak garatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108384 (50.000.000.- €) |
| 2026/01/28 |
Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107627 |
| 2025/12/17 |
Industria deskarbonizazioko proiektuen % 70 energia-eraginkortasunera bideratu dira, Euskadi 2030 Industria Planarekin bat etorriz. 59 enpresek parte hartu dute parte Industria Deskarbonizatzeko programan 2025ean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107070 |
| 2025/12/16 |
Euskadi 2030 Industria Planaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106854 |
| 2025/12/10 |
78 gazte atzerrira abiatuko dira lanera urtarrilean Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106806 |
| 2025/11/30 |
Balentziaga Abu Dabhi Ports enpresari salerosteko akordioa sinatu da, enpresaren eta bere langileen jardueraren etorkizuna bermatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106565 |
| 2025/11/24 |
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko; Euskadiko 2030 Industria Planeko proiektu eraldatzaileetako bat da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106366 |
| 2025/11/07 |
Euskal Partzuergoak sinatu du Talgoren akzioen % 29,7 erosteko salerosketa-kontratua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105902 |
| 2025/10/30 |
Eragile ekonomikoekin bilera Industria Abagunearen Behatokian, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105652 |
| 2025/10/29 |
Mikel Jauregi sailburuak hasiera eman dio Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren 24. Kongresuari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105618 |
| 2025/09/30 |
Gobernu Kontseiluak "Euskadi 2030 Industria Plana" onartu du, etorkizuneko belaunaldientzako kalitate handiko lanpostuak sortzeko oinarriak finkatzen dituena (Gobienoko Kontseilua, 2025-09-30)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104804 |
| 2025/07/09 |
Renove Smart Industry laguntza-programa. 2025eko deialdia (8.000.000.- €)
|
| 2025/06/04 |
Lehendakariak Legebiltzarrean aurkeztu du Espainiako Gobernuarekin ‘kupo energetiko-industriala’ adosteko proposamena, Euskadin hornidura bermatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102308 |
| 2025/06/03 |
Fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da Euskadi, BECen ospatzen ari den +Industry azoka dela eta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102235 |
| 2025/01/15 |
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta. Informazio gehiago
|