Ekimena 7. Euskal Bizi-Zikloaren Azterketa Sarea sortzea. Tresna horren bidez, Euskadin fabrikatutako material eta prozesuei lotutako ingurumen-inbentarioaren datu berriak garatu, balioztatu eta argitaratuko dira, eta Europako Batasunak bultzatzen duen produktuaren ingurumen-pasaporteen erregistro publikoa sortu eta koordinatuko da.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/30 |
"Materialen fluxuen analisia Euskadin" txostena argitaratu da.
|
| 2026/03/30 |
"Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Adierazleak 2026" txostena argitaratu da.
|


