Euskadi.eus

Ekimena 1. Pazientea behar bezala koordinatutako diziplina anitzeko taldeen bidez artatzea. Sistema honen helburua da ikuspegi komuna izatea, pazientea ospitaleratzen denetik alta eman arte, tartean dauden osasun-adar guztietako espezialista guztiek ikuspegi komun eta global bera izatea, eta zentzu berean jardutea arreta hobea eta diagnostiko- eta tratamendu-prozesu asistentzial laburragoak lortzeko

Ekimena 2. Sarean lan egingo duen osasun-sistema bultzatzea, arreta espezializatuaren kasuan bereziki. Horrela, pazienteei beren ESIetatik kanpo edo beren ESIko erreferentziazko beste zentro batean hitzorduak eskaintzea, baldin eta horrekin arreta espezializatu azkarragoa lor badezakete.

Ekimena 3. Etxeko ospitaleratze- programa bat sortzea, pazienteei ospitale-ingurunean jasoko lituzketen antzeko zaintza eta tratamendu medikoak jasotzeko aukera emango diena, beren etxean egoteak ematen dien erosotasunarekin. Arreta-formatu horrek etxean bertan eskaintzen ditu tradizioz ospitaleetan eman izan diren zerbitzuak, hala nola sendagaiak ematea, bizi-zeinuak monitorizatzea eta arreta mediko espezializatua ematea, pazientea fisikoki ospitale batean egoteko beharra saihestuz.

Ekimena 4. Sendagaien emate kolaboratiboa garatzeko bidean aurrera egitea (hurbilekoa), pazienteei ospitaleko medikazioa beren erreferentziazko farmazien bidez helarazteko,ospitaleetara behar ezdenean joan beharrik izan ez dezaten.

Ekimena 5. Balioan oinarritutako arreta sustatzea; horretarako, osasun-emaitzen arabera neurtu behar da erakundea, jardueraren arabera neurtu beharrean.

Ekimena 6. Farmaziak osasun-eragile gisa sustatzea.

Ekimena 7. Pazientearen eta zaintzaileen parte-hartze aktiboa bultzatzea, aldaketa-eragile gisa.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/09/26
Osakidetzak haurdunaldia borondatez eteteko (HBE) arreta-eredu berria jarriko du abian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/113035
2026/09/24
Adinekoen egoitzetan sendagaien erabilera segurua eta egokia indartzeko Gida Farmakoterapeutikoa eguneratu du Euskadik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112968
2026/09/22
Osakidetzak hezur-muina ematea bultzatzen du eta euskal gazteei eskatzen die emaileen erregistroan izena emateko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112916
2026/09/21
Alzheimerra duten pertsonei eguneroko zereginetan autonomiari eusten laguntzeko errealitate areagotuko tresna bat ikertzen ari da Osakidetza.  ALZAIN Proiektua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112864
2026/09/16
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak 2026ko zentro humanizatuaren aintzatespena jaso du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112746
2026/09/09
Osakidetzak haurren asma artatzeko eredu berri bat bultzatu du, bere sare asistentzialeko edozein puntutan erantzunik onena emateko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112589
2026/08/17
Osakidetza, New Medical Economics 2026 sarien hiru kategorietan finalista.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112312
2026/08/14
Biriketako minbizia artatzen duen Osakidetzako Toraxeko Tumoreen Batzordeak bikaintasun ziurtagiria lortu du Basurtuko ospitalean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112305
2026/07/29
Euskadik 105 eutanasia-eskaera erregistratu ditu 2026an eta, herritarrentzat argiagoa den dokumentu berriaren bidez, aurretiazko borondateak indartu dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112204
2026/07/16
Osakidetzak robotika-kirurgia bidezko Euskadiko lehenengo giltzurrun-transplantea egin du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111964
2026/07/01
Osakidetzak lehen aldiz hartuko du Gazatik ebakuatutako 2 urteko adingabe bat Vitoria-Gasteizko AUO Txagorritxun.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111638
2026/06/25
Osakidetzak mugarri bat lortu du: giltzurruneko 100 transplante jada, urteko lehen seihilekoan bakarrik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111467
2026/06/04
Euskadik 39 egunera murriztu du eutanasia-prozeduraren batez besteko denbora 2025ean eta arintasunean nabarmendutako erkidegoen artean dago.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110802
2026/05/20
Eusko Jaurlaritzak Osasun Eraldaketarako Aholku Batzordea sortuko du, Euskadiko osasun sistema publikoaren bilakaera sustatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110016
2026/05/15
Geldiarazi egin da itxaron-zerrenden gorakada: 800 pazientek onartu dute itunpeko zentroetan ebakuntza egitea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110245
2026/05/05
Osakidetzako emaginak jaio aurreko arretaren aldaketaren buru dira eta informazio bateratua eta familien egungo beharretara egokitua eskaintzen dute
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109931
2026/04/24
Osakidetza erreferente bihurtu da Estatu mailan humanizazioaren arloan, Humans Sarietan bi proiektu irabazle izan eta gero.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109729
2026/03/31
Osakidetzak bikain ziurtagiria lortu du Basurtuko eta Galdakaoko pertsona ostomizatuen unitateetan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109230
2026/03/26
Pertsona transexualei arreta integrala emateko gida sanitarioa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109109
2026/03/25
2025ean, Osakidetzak 2.000 epilepsia-kasu baino gehiago diagnostikatu ditu, Euskadin 28.000 pertsonak baino gehiagok duten gaixotasuna.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109076
2026/02/26
30 urte bete dira Osakidetzan gibeleko lehenengo transplantea egin zenetik
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108372
2026/02/25
Osakidetzako Donostiako Unibertsitate Ospitaleak 1000 koklea-inplante gauzatu ditu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108355
2026/02/13
Osakidetzak azpimarratu du Euskadin sortzetiko kardiopatia duten haurren % 85 baino gehiago helduarora iristen direla
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108068
2025/12/19
Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Athletic Club Fundazioak Supertxapeldunak proiektua aurkeztu dute, pediatriako arreta humanizatzea xede
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107072
2025/10/13
Osakidetzako Santa Marina Ospitalea, humanizazio ziurtagiria duen Estatuko lehen ospitalea
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105114
2025/10/10
Osakidetzak progresiboki hartuko du bere gain haurdunaldiaren borondatezko etenduren arreta baliabide propioekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105073
2025/09/17
Euskadiko amiantoaren biktimek bihartik aurrera eskatu ahal izango dute osasunaren gaineko kalte eta galerengatiko konpentsazio funtsaren dirulaguntzak eskuratzeko beharrezkoa den ziurtagiria
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104441
2025/07/28
Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, osasun-laguntzaren arloan.
2025/06/24
Eusko Jaurlaritzak Onkologikoa Osakidetzan integratzeko dekretua onartu du (Gobernu Kontseilua 2025-06-24)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102942
EHAA
Hutsen zuzenketa
2025/04/24
Osakidetzak euskarazko komunikazioa errazten du "e" sinboloa gehituz ospitalizatutako pazienteen identifikazio-eskumuturrekoetan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101018
2025/04/04
Gazako 5 adingabekoren taldeak laguntza medikoa jaso du Euskadin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100713
2025/01/16
Euskadik beste urtebetez eutsi dio emate- eta transplante-tasari, estatuko batez bestekoaren gainetik eta nazioartekoaren gainetik
Pandemia jasan arren, azken bosturtekoan emate-tasa 50 emailetik gora mantentzea lortu du milioi biztanleko (pmb) 2024an 269 pertsonari egin zitzaizkien transplanteak Euskadin edo Euskadirekin hitzarmena duten autonomia-erkidegoetan, hau da, 121 pmb-ko tasa lortu zen Euskadik, 2024an, 56,6 emaileko tasa erregistratu zuen milioi biztanleko (pmb), eta horrek Estatuko batez bestekoaren gainetik egoten jarraitzen du, eta are gehiago nazioartekoaren gainetik, organoak eta ehunak emateari eta transplantatzeari dagokionez.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98629