Euskadi.eus
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
Data Jarduera
2025/12/19
EAEn indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordeak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz umezurtz-egoeran dauden haur eta nerabeei ematen zaien arreta koordinatzeko protokoloa onartu du. Protokolo honek jarraibide eta orientabide espezifikoak jasotzen ditu, biktima horien premiei erantzuteko EAEko operadoreen artean behar bezala koordinatutako jarduera bermatzeko.
2025/12/16
Emakundek gida bat argitaratu du mundu digitalean diren ziberindarkeria matxistak ezagutzen laguntzeko. Gazteei zuzenduta dago eta helburu du online espazio osasuntsuagoa eta seguruagoa sortzea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106964
2025/02/18
Emakumeen aurkako indarkeriaren sentsibilizaziorako eta prebentziorako programak bultzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzako laguntza-programa.
2025/02/12

Ikasleentzako laguntza-programa, 2024-2025 ikasturtean sexu-indarkerian esku hartzen aditu izateko diploma egiteko.

2025/02/11
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzen programa, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusia.
2025eko deialdia
Informazio gehiago
2024/11/25
Emakundek prestakuntza eskaini die abokatuei indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien tratuari buruz
2024/11/19
2024ko azaroaren 25eko adierazpen instituzionala: "Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna".
2024/07/01
Emakundek lan-esparruko sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren protokoloa eguneratu du, lege-berrikuntzetara egokitzeko eta enpresetan jazarpena ahalik eta modu erabilgarri eta eguneratuenean desagerrarazteko.