Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Indarkeria matxistari buruzko aldizkako inkestak egitea, Euskadin duen prebalentzia aztertuz, bai eta azterlan espezifikoak ere, kuantitatiboak eta kualitatiboak, arazoaren ezagutza eta ulermena areagotzeko eta prebentzio-, arreta- eta erreparazio-politika eraginkorrak proposatzeko.

Ekimena 2. Indarkeria matxistako egoerak antzemateko tresnak indartzea eta hobetzea, eta biktimei gizarte-laguntza ematea.

Ekimena 3. Arreta-zerbitzuak hobetzea, administrazioen arteko koordinazio eraginkor eta efizientearen bidez, eta zerbitzuak eta prestazioak indarkeria matxistaren biktimen eskura egongo direla ziurtatzea.

Ekimena 4. Sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketaren biktimak hautemateko eta babesteko protokolo bat egitea, administrazioen, polizia-kidegoen eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko. Protokolo horrek, delitu horren jazarpenaz gain, lehentasuna emango dio delitu hori jasaten dutenei eman beharreko babesari eta ordainari, gizarteratzeko eta laneratzeko neurriak barne.

Ekimena 5. "24 orduko krisi-zentroak" sustatzea, sexu-indarkeriaren biktima diren 16 urtetik gorako emakumeei arreta integrala, profesionala, espezializatua eta hurbilekoa emateko baliabide gisa.

Ekimena 6. Leihatila bakarra martxan jartzea, indarkeria matxistaren biktimei arreta eta babesa emateko espedienteen kudeaketa integratua ahalbidetzeko eta programak abian jartzeko.

Ekimena 7. Gizarteratzeko eta laneratzeko programak indartzea, indarkeriarik gabeko bizitza berri bati ekiteko.

Ekimena 8. Gizonduz programaren irismena zabaltzea, berdintasunari aurre egiten dioten gizon- taldeak barne hartzeko eta berdintasunari buruzko kontzientziazio-kanpainak egiteko, bereziki gizonentzat.

Ekimena 9. Edozein desgaitasun-mota duten neskatoen eta emakumeen premiei helduko dieten programa espezifikoak ezartzea, haien inklusioa eta laguntza-zerbitzu egokietarako sarbidea ziurtatuz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/28
Emakundek genero-ikuspegia Europako Funtsetan txertatzeko jardunbide egokiak aurkeztu ditu. Europar Batasuneko funtsetako Berdintasun Politiken Estatuko Sarearen 19. osoko bilkuran parte hartu da. Europako finantziazioa duten Euskadiko proiektuetan berdintasun-helburuak txertatzeko erakundeen arteko lana koordinatzen du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105591
2025/04/14
Emakundek herritarrak berdintasunean sentsibilizatu eta prestatzeko online eskolaren bigarren edizioa abiarazi du.
2025/03/13
Emakundek Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordearen (CSW69) 69. bilkura-aldian parte hartu du, Nazio Batuek genero-berdintasunari eta emakumeen ahalduntzeari buruz egiten duten urteko bilerarik handienean. Edizio honetako lehentasunezko gaia Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren aplikazioa aztertzea eta ebaluatzea izan da, bai eta Ekintza Plataforma horren aplikazioari eta emakumeen berdintasuna eta ahalduntzea lortzeari eragiten dioten egungo erronkak identifikatzea ere
2025/02/18
Diagnostikoak egin eta/edo «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak» egin eta/edo ebaluatu nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerri-taldeei zuzendutako laguntza-programa, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako indarreko plana garatzeko.
2025/02/11
Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza-programa. Horretarako, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak 1,6 milioi euro bideratuko ditu bere aurrekontutik. Nolanahi ere, partida hori handitu egin daiteke, laguntza hori behar duten eta baldintzak betetzen dituzten emakume guztiek 2025ean eskuratu ahal izango baitute.
2024/12/17
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta hiru foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmena baimentzeko dena. Helburua: 2024an emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko "Beldur Barik" erakundeen arteko kanpaina garatzea eta kofinantzatzea.