Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
Data Jarduera
2026/09/30
Euskal Autonomia Erkidegoko 30.000 biztanletik beherako udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei zuzendutako laguntza-programa, emakumeen eta gizonen berdintasun-politiketan –emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzkoak barne– laguntza tekniko espezializatua emateko, esparru horretako arau-esparrua eta jardun publikoa aplikatze aldera.
2026/06/10
Emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta/edo sentsibilizatzeko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei laguntzeko programa.
2026/02/10
13/2026 Dekretua, otsailaren 10ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita sexu-indarkerien biktimei laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura, sexu-askatasunaren berme integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
2026/01/13

5/2026 Dekretua, urtarrilaren 13koa, zeinaren bidez ezartzen baita Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107330

2025/12/19
EAEn indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordeak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz umezurtz-egoeran dauden haur eta nerabeei ematen zaien arreta koordinatzeko protokoloa onartu du. Protokolo honek jarraibide eta orientabide espezifikoak jasotzen ditu, biktima horien premiei erantzuteko EAEko operadoreen artean behar bezala koordinatutako jarduera bermatzeko.
2025/05/13
Indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza-programa.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago
EHAA
2025/02/18
Emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta/edo sentsibilizatzeko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei laguntzeko programa.
2025eko Deialdia.
2025eko Esleipena (2025/12/11)
2024/11/28
Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da. Akordio horren helburua da biktimei arreta ematen dieten erakundeen arteko koordinazioa areagotzea, babes osoa bermatzeko (osasun, segurtasun, justizia eta gizarte arloetan).
2024/07/29
Emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta/edo sentsibilizatzeko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei laguntzeko programa.
2024/06/27
Emakundek eta EUDELek jaietan eraso sexistak prebenitzeko jardunbide egokiak partekatzen dituzte. 53 udalerritako ordezkariak bildu dira, eta aholkuak eman dizkiete jaietan indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak bultzatzeko gidaren inguruan. Era berean, Beldur Barik programaren barruko prebentziorako materiala bidali zaie udal guztiei.