Euskadi.eus
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
Data Jarduera
2026/01/26
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako Ibilbide Mistoen proiektu pilotu bat garatzea, gizarteratzea eta laneratzea indartzera bideratua, indarkeriarik gabeko bizitza berri bati ekiteko funtsezko elementu gisa, eta transferitu daitezkeen ikaskuntzak sortzea, egoera horiei arreta emateko eskalatu ahal izateko.
2025/11/05
Emakundek Erakunde Laguntzaileen Bai Sarearen barruan sustatutako tresna bat aurkeztu du, enpresei beren espazio fisiko eta birtualak aztertzen laguntzeko eta emakumeentzako segurtasuna bermatzeko. Tresna hau Puntu kritikoen mapa metodologia duen galdera-sorta batek osatzen du. Horri esker, emakumeek segurtasunarekin, mugikortasunarekin eta irisgarritasunarekin lotutako arrisku espezifikoei aurre egin diezaieketen lekuak identifika daitezke. Eta hori hirigintza feministaren ikuspegitik, onartzen baitu espazioak ez direla neutralak genero-ikuspegitik, eta emakumeek askotan oztopo eta erronka espezifikoei aurre egiten dietela hiri-espazioan.