Euskadi.eus
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
Data Jarduera
2025/10/07
Osakidetza aurrera doa osasun-sistemaren eraldaketa digitalean Europatik datozen 7,6 milioi euroko inbertsioarekin (Gobernu Kontseilua 2025-10-07)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104961 (7.600.000.- €)
2025/04/14
Osakidetzako Anatomia Patologikoko laborategien digitalizazioari esker, 1,3 milioi lagin urtean analizatu eta diagnostikoaren prozesua hobetu ahal izango dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100981
2025/03/18

Euskadiko osasun-zerbitzu publikoek GSINren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren administrazio-espedienteen txosten medikoak telematikoki eskuratzeko hitzarmena onartu da. Onartutako hitzarmenaren bidez, laneko ezintasunagatiko eta kontingentzia arrunt eta profesionalengatiko prestazioen kudeaketa, kontrola eta jarraipena hobetu nahi dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100175
EHAA

2025/03/07
Osakidetzak 2025 Osasun Digitala saria jaso du, gailu medikoei aplikatutako zibersegurtasun sanitarioaren egoeran aitzindaria den proiektuarengatik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99880
2025/02/24
Osakidetzak herritarrei proba medikoen irudietarako sarbidea erraztu die Irudigiltza tresna berriaren bidez, zeinek aukera ematen du erradiografiak, eskanerrak edo erresonantzia magnetikoak ordenagailuan edo gailu mugikorrean ikusteko eta deskargatzeko, eta hirugarrenekin partekatzeko.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99540
2025/02/18
Osasun Saila eta Osakidetzaren arteko hitzarmena Osasun Datuen Espazio Nazionala (ENDS) – Data Lake sanitario izenekoa sortzeko, Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99360 (1.350.000.- €)
2024/11/18
Osakidetzak antibiotikoen erabilera egunero kontrolatzeko aukera ematen duen tresna digital bat hedatzeko lanak amaitu ditu. Informazio gehigarria
2024/08/22

Osakidetzak prestazio berriak sartu ditu osasun karpeta digitalean. Funtzionalitate berrien barruan, aukera emango da, esate baterako, Osasun Karpetatik zuzenean eta kalitate klinikoarekin irudi erradiologikoak eta medikuntza nuklearrekoak. Informazio gehigarria