Konpromisoa 140. Justizia unibertsala eta eskuragarria bultzatzea.

- Saila
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Arduraduna
- Alfonso Gómez Fernández (Justiziako sailburuordea)
Ekimena 1. Doako laguntza juridikoagatiko eta espetxeetako lege-laguntzagatiko konpentsazioak indartzea, herritar guztientzat justizia eskuragarri egon dadin, beren baliabide ekonomikoak edozein direla ere.

Ekimena 2. Desgaitasunen bat duten pertsonek, kolektibo kalteberek eta adinekoek justizia- zerbitzura iristeko jasaten dituzten oztopoak ezabatzeko bidean aurrera egitea. Prozesu judizialetan pertsona horientzako laguntzak eta egokitzapenak sustatzen dituzten programak garatzea, bideratzaileen figura txertatzeko aukera baloratuz.

Ekimena 3. Harengana hurbildu behar duten haur eta nerabeentzako justizia irisgarria bultzatzea eta Gazte Justiziaren VI. Plana abian jartzea.

Ekimena 4. Justizia euskalduntzeko prozesuan aurrera egitea, Justizia Administrazioaren Hizkuntza Normalizatzeko 2023-2032 Planaren arabera, herritarrek eta profesionalek zerbitzuak euskaraz erabil ditzaten sustatuz.

Ekimena 5. Doako laguntza juridikorako eskubidea arintzea eta abokatutzako, prokuradoretzako eta lan-harremanetako graduatuek egiten duten lana duintzea. Helburu horrekin, doako justizia eta defentsa-eskubidea arautzeko beharrezko erreformak bultzatuko dira, biktimari laguntzeko zerbitzua indartuko da, eta bitartekaritza eta justizia leheneratzailearen ikuspegia bultzatuko dira.

Ekimena 6. Lan-baldintzei buruzko IV. Akordioa garatzen jarraitzea, prestakuntza-planak sustatzea eta lanpostuen balorazioa amaitzea, aldian behin lan-eskaintza publikoak eginez.

Data | Jarduera |
---|---|
2025/06/03 | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei zuzeneko dirulaguntza emaitza, 2025eko lehenengo hiruhilekoan jarraipena emateko proiektu pilotu honi: herritarrek eztabaidak konpontzeko bitarteko egokiak aukera eta eta erabil ditzaten sustatu eta zabaltzekoari. (88.544.- €) |