Ekimena 1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak (ZTBES) enpresa-ehunaren euskarri gisa betetzen duen zeregina optimizatzea, ezagutza eta gaitasunak sortuta, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko espezializazio-eremuetara bideratuta, bikaintasuna emaitzetan, inpaktua eta transferentzia eraginkorra euskal enpresa- ehunari, bai eta herri-administrazioei eta euskal gizarte-erakundeei ere, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/23 |
Eusko Jaurlaritzak, Ikerbasquek eta Innobasquek Europako adituak bildu dituzte Donostian, ERC Proof of Concept eta EIC tresnak aurkezteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112113 |
| 2026/07/08 |
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak osasunak Berrikuntzaren Itsasargietan duen paper estrategikoa nabarmendu du «Itsasgora. Osasun berrikuntzaren olatu eraldatzailea» udako ikastaroan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111806 |
| 2026/07/02 |
«Emaitek Industria Hobea» programa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatuta dauden foku anitzeko teknologia-zentroen jarduera ez-ekonomikoari laguntzeko. 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111704 (62.000.000.- €) |
| 2026/05/25 |
Berrikuntzaren Itsasargien aurkezpena: gizarte-inpaktua sortzeko ezagutza
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110517 |
| 2025/12/29 |
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako entitateek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko laguntzak (Elkartek Programa), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2030 Planaren espezializazio-arloetan jasota dagoen bezala.
2025 deialdia |
| 2025/07/01 |
Emaitek Industria Hobea programa. 2025eko deialdia (58.600.000.- €)
|


