Ekimena 3. Lehentasunezko herrialdeetako erakundeekin, ordezkaritza diplomatikoekin eta erreferentziazko Think Tank-ekin harremanak areagotzea. Nazioarteko erakundeekiko eta sare garrantzitsuekiko harremanak sustatzea. Euskadiko eragile ekonomiko, sozial edo akademikoei nazioartekotze-proiektuak hedatzen laguntzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (35)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/12 |
Lehendakariak audientzia pribatua du Aita Santuaren Estatuko idazkariarekin.
|
| 2026/05/12 |
Lehendakariak Leon XIV.a Aita Santuari adierazi dio Euskadik Europa gizatiarrago eta bakearekin, demokraziarekin eta justizia sozialarekin konprometituago baten alde egiteko borondatea duela.
|
| 2026/04/30 |
Euskadik Bogotako Metroaren 2. linearen industria-aukeretara hurbiltzen ditu bere enpresak
|
| 2026/04/07 |
Euskadik eta Herbehereek lankidetza-bideak aztertzen dituzte mugikortasun elektriko eta adimendunaren arloan
|
| 2026/03/18 |
Euskadik Japoniako energia berriztagarrien sektorean duen posizio estrategikoa indartu du, negozio-aukerak identifikatuz eta aliantzak sendotuz, batez ere itsas eolikoaren eta hidrogenoaren arloetan
|
| 2026/03/11 |
Euskal eta Japoniako enpresek Sevillan bat egin dute BasqueTradek, JETROk eta Basque Energy Clusterrek sustatutako topaketa batean, hidrogenoaren arloan lankidetza indartzeko
|
| 2026/03/04 |
Lehendakaria Belgikako lehen ministroarekin bildu da.
|
| 2026/03/04 |
BasqueTradek fabrikazio aurreratuaren arloan lankidetza-aukera berriak sustatu ditu Euskadiren eta Caxias do Suleko (Brasil) industria-poloaren artean, BIEMH 2026ren esparruan
|
| 2026/02/11 |
Lehendakariak Euskadiko Saharar Ordezkaritzako ordezkariak hartu ditu.
|
| 2026/02/10 |
"2026ko Bilboko Adierazpena" sinatzea; foroan dauden 14 lurralde industrialen posizionamendu politiko eta estrategikoa da dokumentu hori, eta industria lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko konpromiso komunak jasotzen ditu.
|
| 2026/02/06 |
Euskadik aurrera egin du WOMEXen fase operatiboan, enpresen kanpo-estrategian berdintasuna bultzatuz.
|
| 2026/01/21 |
Euskadik Davoseko Munduko Ekonomia Foroan parte hartzen du. Bertan, herrialde egonkor eta erakargarri gisa aurkezten da munduko ekonomia- eta finantza-foro handienaren aurrean.
|
| 2026/01/12 |
Lehendakariak harrera egin dio Japoniako enbaxadoreari.
|
| 2026/01/12 |
Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa sinatu du, Elkar Ulertzeko Memoranduma berrituta. Hitzarmenak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektoreetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian
|
| 2025/12/10 |
Lehendakaria Frantziako Errepublikako enbaxadorearekin eta Frantziako enpresetako arduradunekin bildu da
|
| 2025/12/03 |
Lehendakariak harrera egin dio Kolonbiako enbaxadoreari
|
| 2025/09/25 |
Lehendakariak Turkiako enbaxadorea hartu du.
|
| 2025/08/28 |
Aintzat hartzekoa Galesko Gobernuarekin sinatu beharreko elkar ulertzeko Memoranduma
|
| 2025/07/28 |
Bavariako, Korsikako, Flandriako, Galesko, Euskal Herriko Aglomerazio Erkidegoko eta Akitaniako Eskualde Berriko Europako Eskualde Estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntza-programa.
|
| 2025/07/07 |
Lehendakariak ONU-Hábitat erakundeko zuzendari exekutiboa eta NBEko idazkariorde nagusia hartu ditu, Euskadira egindako bisita ofiziala dela eta.
|
| 2025/05/14 |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Japoniara egin du bidaia, eta Japoniako Finantza ministrordearekin bildu da, eta erakundeen, ekonomiaren eta enpresen arloko zenbait topaketatan parte hartu du, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotze aldera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101642 |
| 2025/04/10 |
Lehendakariak harrera egin dizkio Erresuma Batuko enbaxadoreari (2025/04/04) eta Egiptoko enbaxadorea (2025/04/10) |
| 2025/03/27 |
Lehendakariak harrera egin dio Txinako Herri Errepublikako enbaxadoreari. (2025/03/18) eta Japoniako enbaxadorea
|
| 2025/02/19 |
Lehendakariak Finlandiako enbaxadorea hartu du.
|
| 2024/12/04 |
Txilek interesa erakutsi du euskal kultur sisteman eta Euskadik kulturari ematen dion balio publikoan. Informazio gehiago
|
| 2024/11/29 |
Lehendakariak Dialogue Advisory Group (DAG) erakundearen sortzaile eta zuzendaria hartu du, indarkeria murrizteko elkarrizketa politikoa errazten duen erakunde independentea.
|
| 2024/11/26 | |
| 2024/11/20 |
Lehendakaria European Policy Centreko arduradunekin bildu da. Think thank European Policy Centrek Europaren integrazioa sustatu nahi du analisiaren eta eztabaidaren bidez. Gogoeta-talde hori espezializatuta dago bazkideak, alderdi interesdunak eta herritarrak EBko politikak egiten eta Europaren etorkizunari buruzko eztabaidan inplikatzeko plataforma bat eskaintzean.
|
| 2024/11/19 |
Lehendakaria Luxenburgoko Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin bildu da.
|
| 2024/11/11 |
Lehendakariak harrera egin dio Portugalgo enbaxadoreari.
|
| 2024/10/25 |
Lehendakariak harrera egin dio Txekiar Errepublikako enbaxadoreari.
|
| 2024/10/16 |
Euskadiren eta Dominikar Errepublikako Gobernuaren arteko aldebiko akordioa, berdintasun-politiketan esperientziak trukatzeko.
|
| 2024/10/09 |
Lehendakariak harrera egin die Panamako Kanpo Arazoetako ministroari eta Esloveniako enbaxadoreari.
|
| 2024/09/26 |
Lehendakaria Kolonbiako presidente ohiarekin bildu da.
|
| 2024/07/04 |
Lehendakariak harrera egin dio Costa Ricako enbaxadoreari
|


