Ekimena 4. Enpresekin lankidetzan aritzea, haien beharrak etengabe ezagutzeko eta talentua txertatzen laguntzeko, pertsonak zentroan jarriko dituen kudeaketa aurreratua garatu ahal izan dezaten.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/26 |
IAk lan-merkatuan duen eraginari buruzko proiektua, Gaia Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartearekin lankidetzan, IA 4 profil profesionaletan ezartzearen ondoriozko aldaketak definitzeko, aldaketa horiei aurre egiteko enplegu-eskatzaileen nahiz okupatuen upskilling eta reskilling prozesua ahalbidetuko duten prestakuntza-ibilbideak garatuz. 2025ean hasitako proiektu honek jarraipena du 2026an.
|
| 2026/01/26 |
Aclima Basque Environment Cluster-ekin egindako Ekonomia Zirkularreko Enplegu Planaren proiektua, 2025eko abenduan amaitua. Bertan, enpresa-sareak enplegu berdearen arloan dituen beharrak definitu dira, pertsonak trantsizio ekologiko-ingurumenarekin lotutako lanbideetan sartzea erraztuko duten prestakuntza-ibilbideak diseinatzeko.
|


