Ekimena 1. Desgaitasuna duten pertsonen bizimodu independentea eta askea sustatzeko beharrezko araudia garatzea. Komunitatean bizitza independentearen eredua hedatzea desgaitasuna duten pertsonentzat, erabiltzaileekin, familiekin eta kolektiboaren ordezkari den elkarte-mugimenduarekin batera. Egoera bakoitzean pertsona bakoitzak bere ezaugarri pertsonalekin bat datorren bizi-proiektu propio eta pertsonal bat garatu ahal izateko behar diren laguntzak emango dituen arreta-modu bat sustatzea. Horretarako, laguntza-sare bat jarriko da abian, desgaitasunen bat duten pertsonen, haur eta gazteen eta laguntza-premia txikiagoa duten pertsonen zahartze-erronka espezifikoei erantzuteko.
- Arduraduna
- Ivan Larraza Vila (Ongizateko Sailburuordea)


