Ekimena 3. Gainerako euskal erakundeekin koordinatuta, tasa bat ezartzea bultzatuko dugu, Euskadiko turismo-establezimenduetan ostatu hartzen duten bidaiarien egonaldiak zergapetzeko eta sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/10 |
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak beti defendatu izan du egonaldi turistikoei zerga bat ezartzea, beharrezko adostasuna lortzen denean, eta Gernikako Estatutua eta Ekonomia Ituna errespetatuz. Ildo horretan, lan-esparrua aztertzeko 6 hilabeteko epea ezarri zen. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak 2024ko irailaren 24an iragarri zuen formalki, Sailaren ildo estrategikoak Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Batzordean aurkeztean. Hortik aurrera, Ogasun eta Finantza Sailarekin batera, lan zorrotz eta serioa egin da egonaldi turistikoetarako zerga-eredu propio batera iristeko bideak aztertzeko.
Lan horri esker, oinarri-akordio bat lortu zen Euskadiko koalizio-gobernuaren eta foru-aldundien artean. Turismo Mahaian 2025eko uztailaren 22an aurkeztu zen: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Javier Hurtado sailburuak turismo-egonaldien gaineko zergaren ezaugarriak azaldu dizkio Turismo Mahaiari: udal-zerga izango da, aplikazio orokorrekoa eta turismoaren sektorerako zuzkidura paraleloarekin. Hiru foru-aldundiek turismo-egonaldien gaineko toki-zergaren foru-arauaren aurreproiektuaren aurretiazko kontsulta publikoa hasita gauzatu zen. Egonaldi turistikoen gaineko zerga aplikazio orokorrekoa izango da, eta berezitasun propioak izango ditu ( %100eko hobariak edo errekarguak), udalerrietako ostatu-establezimenduen arabera eta udal-autonomiarako marjinarekin. Bilketa guztia zerga-egitatea sortzen den udalerri bakoitzerako izango da, eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzak zuzkidura gehigarri espezifiko eta ezohiko bat sortuko du (ez da partida arrunten parte izango), Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontuan jasoko dena. Zuzkidura horrek turismo-sektorea bultzatzeko eta indartzeko balioko du, enpresen jasangarritasunean eta lehiakortasunean eraginda, eta horrek helmuga eta zerbitzuak hobetzea ekarriko du, eta, beraz, baita herritarren bizi-kalitatea ere (2025/12/10). |


