Ekimena 1. Memoria kritiko batekiko konpromisoari eustea. Izan ere, uko egingo zaio iraganean gertatutako edozein terrorismo edo indarkeria mota legitimatu, konpentsatu edo minimizatzeari, eta gaur egun edo etorkizunera begira indarkeria eta terrorismo hori berriz agertzearen kontra adieraztea, elkarbizitzarako gizarte-proiektu bat partekatzera bideratuta eta terrorismoak eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuek ekarri zuten bidegabekeriaren aitorpenean oinarrituta.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/09/08 |
Memoria Demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko laguntza-programa.
2026ko deialdia
|
| 2026/09/08 | |
| 2026/06/30 |
107/2026 Dekretua, ekainaren 30ekoa, giza eskubideen, bakearen eta bizikidetza demokratikoaren arloko proiektu, programa edo jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituena. Dekretuaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, udalerriek eta gainerako toki-erakundeek gizartean bakearen eta bizikidetza demokratikoaren kultura eta giza eskubideen eta balio demokratikoen errespetua sustatzera bideratutako proiektu, programa edo jardueretarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea.
|
| 2025/08/29 |
Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte edo fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntza-programa. 2025eko Deialdia |
| 2025/08/29 |
Memoria Demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko laguntza-programa.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago 2025eko Esleipena. Dokumentalak (2025/11/05) 2025eko Esleipena. Liburuak (2025/11/05) |
| 2025/03/03 |
"Gaurko gizarte demokratikoa eraikiz hil ziren" martxoaren 3ko biktimei omenaldia. Martxoaren 3an Gasteizen izandako biktimak gogoratu dira, lan-eskubideak defendatzen ari zirela hildako bost langileak. Gizartea duintzeko eguna dela uste da, egungo gizarte demokratikoa eraikitzen hil zirenak gogoratuz.
|
| 2024/08/12 |
Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte edo fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntza-programa. 2024ko deialdia |
| 2024/08/12 |
Memoria Demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko laguntza-programa.
|


