Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
Data Jarduera
2025/12/03
Euskadiko Lan Ikuskaritzaren Laneko Iruzurraren Postontziak hamaika arau hauste antzeman ditu aurten, eta 30 errekerimendu egin ditu, 117 jarduketa burutu ostean  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106656
2025/12/02
Sei beka deitu dira Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza eta Lan Ikuskatzaileordeen kidegoetan sartzeko oposizioak prestatzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106646
Emaitza (2026/04/23) (79.200.- €)
2025/06/24
Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren eskumenak handitzea, ekainaren 17ko 512/2025 Errege Dekretutik ondorioztatzen den bezala. Errege Dekretu horren bidez, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunak gehitu ziren, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren ikuskaritza-funtzio publikoaren arloan.
2024/12/31
2024an Lan Ikuskaritzak 20.587 egin ditu, eta horietatik 1.905 kasutan arau-hausteak gertatu direla ondorioztatu da. Horrek 9.447.265 euroko zehapenak eta 5.095 errekerimendu ekarri ditu Lan Ikuskaritzaren eskumeneko arlo guztietan.Gainera, lan-kontratazioaren arloko txoke-planen esparruan, 18.171 kontratu berrikusi eta 1.545 aldatu dira, eta iruzurrezkoak izan dira.
2024/11/19
Lanbidek, Laguntza, Ikuskaritza eta Kontroleko Urteko Planaren (PAAIC) esparruan, bultzada eman die iruzurraren aurkako tresnei, ikuskapen-unitate espezializatuago eta koordinatuago batekin eta herritarren postontzi batekin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren iruzurrezko erabilera salatzeko.