Ekimena 3. Terrorismoaren biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko euskal Legea aplikatzen eta garatzen jarraitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/16 |
98/2026 Dekretua, ekainaren 16koa, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretua aldatzen duena. Metatutako esperientziak agerian utzi du hobekuntzak egin behar direla, biktimen errealitateari erantzun eraginkorragoa eta egokiagoa emateko, batez ere terrorismoaren biktimek tratamendu psikologiko, psikosozial eta psikopedagogikoetarako sarbide eraginkorra izan dezaten bermatzeko. Hobekuntza horien helburua da administrazio-jarduna optimizatzea eta erakundeen gaitasuna indartzea, biktimen beharrei erantzun arin eta eraginkorra emateko.
|
| 2026/06/08 |
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako polizia-merezimendua aitortzeko eta zerbitzu-ekintzetan hildako eta ETAk hildako agenteak omentzeko ekitaldira joatea. Oroimenezko, errespetuzko eta esker oneko ekintza bat, bizitza zerbitzu publikoan eman zutenentzat eta beren eginbeharra betetzeagatik terrorismoaren biktima izan zirenentzat.
|
| 2026/06/06 |
Luis García Lozanoren omenezko plaka oroigarria, ETAk hil zuela 35 urte bete direnean. Terrorismoaren biktimen memoriarekiko, egiarekiko eta bizikidetza demokratikoarekiko konpromisoa berresten duen oroitzapen- eta aitorpen-ekitaldia. Memoria bizirik mantentzea erantzukizun kolektiboa da, eta indarkeriak eta giza eskubideen urraketak gure gizartean lekurik ez izateko bermea
|
| 2025/09/29 |
Barkamena eskatu zaie Monbar Hoteleko biktimen familiei, "lau hamarkadako absentzia instituzionalagatik eta isiltasun sozialagatik".
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104793 |


