Konpromisoa 67. Laneko prebentzioa, segurtasuna eta osasuna.
Konpromisoa 67. Laneko prebentzioa, segurtasuna eta osasuna.
- Saila
- Ekonomia, Lana eta Enplegua
- Arduradunak
-
Elena Pérez Barredo (Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea)
Alfonso Gurpegui Ruiz (Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea)
Ekimena 1. Lan-araudia zorrotz betetzen dela zaintzen jarraitzea, batez ere laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutakoa.
Ekimena 1. Lan-araudia zorrotz betetzen dela zaintzen jarraitzea, batez ere laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutakoa.
Ekimena 2. Prebentzioaren kultura gizarte osora zabaltzea, prebentziozko alerta-sistema orokor bat ezarriz.
Ekimena 2. Prebentzioaren kultura gizarte osora zabaltzea, prebentziozko alerta-sistema orokor bat ezarriz.
Ekimena 3. Prebentzio-ordezkariaren prestakuntza espezializatua zabaltzen eta eguneratzen laguntzea. ETEei eta mikroETEei Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian jasotako neurriak ezartzen laguntzea, tresna gutxiago dituzten enpresei arreta berezia eskainiz lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen aurka borrokatzeko, hala nola langile autonomoei eta enpresa txikiei.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/09 |
91/2026 Dekretua, ekainaren 9koa, zeinaren bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietako edo enpresetako prebentzio-delegatuak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak, eta halako prestakuntza emateko entitateak akreditatzeko prozedura.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110959 |
| 2026/04/28 |
Hitzarmen bat formalizatu da Osalanekin eta Fiskaltzarekin, Euskadin laneko segurtasuna eta osasuna indartzeko.
|
| 2026/03/25 |
Langile autonomoen artean lan-arriskuen prebentzioa indartzen da. Horretarako, prestakuntza espezifikoa, aholkularitza eta parte-hartzea bultzatzen dira, langile autonomoen laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko
|
| 2025/12/22 |
Euskadin laneko arriskuen prebentzioaren arloan jarduerak egiteko laguntzen programa. Laguntza horiek langileei eta enpresei zuzenduta daude; bereziki, enpresa txikiei, hau da, 50 langile baino gutxiago dituztenei.
2026ko deialdia
Informazio gehiago |
| 2025/10/23 |
Osalanek web-aplikazio berri bat aurkeztu du, Laneko Segurtasuna eta Osasuna herritar guztiei hurbiltzeko.
|
| 2025/06/06 |
Basogintzan izaten diren lan ezbeharren aurkako plan europar bat jarri da abian.
|
| 2025/05/06 |
Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2026 Euskal Estrategiaren Tarteko Ebaluazio Txostena onartu da.
|