Euskadi.eus
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
Data Jarduera
2025/10/30
EAEko Aldi baterako ezintasuneko bajen azterketa: Azterlanak laneko bajen intzidentziaren, kausen eta patroien azterketa integrala eskaintzen du, EAEko produkzio-sarean duen eragin ekonomikoa ebaluatzen du eta laneko arriskuen kudeaketan eta prebentzioan hobetu beharreko arloak identifikatzen ditu, erabakiak hartzeko oinarri objektibo eta partekatua emanez. (141.000.- €)
2025/06/06
Euskadiko basogintza-sektoreko ezbeharren aurkako Europako Talka Planean parte hartzea, Europako Lan Agintaritzak sustatuta, segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko esperientzia partekatzeko helburuarekin. OSALANek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzak parte hartzen dute, Portugal, Italia eta Frantziako profesionalekin batera.
2024/12/31
2024an, ikuskapen-jarduketen % 50 laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako gaietan egin dira. Zehazki, 2024an 10.864 jarduera egin dira laneko segurtasun eta osasunaren arloan, eta horien ondorioz 477 arau-hauste egin dira, 2.544.357 euroko zehapenetan eta 1.948 errekerimendutan. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren mende dagoen Lan Ikuskaritzako Aholku Batzordeari helarazitako datuak.
2024/12/03

Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuak finantzatzeko laguntza-programa. Deialdi honen helburua da egindako lanek ekintza zehatzak garatzea, laneko arriskuak prebenitzeko eta langileen osasuna hobetzeko.