Ekimena 3. Titulartasun publikoko BICak (Business Innovation Centers) leihatila bakar gisa eta ekintzailetzaren euskal ekosistemara eta haren laguntza-zerbitzuetara sartzeko ate gisa posizionatuz indartzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/13 |
Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien sari nagusiak irabazi dituzte, proposamenen izaera berritzaileagatik eta merkatuari balio bereizgarria emateko duten potentzialagatik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106074 |
| 2025/10/20 |
Berrikuntzak egitea merkatu-aukerak aprobetxatuz.
Lau euskal enpresek euren proiektuak aurkeztuko dituzte 'BIC Startup Day' -ean |
| 2025/07/18 |
Euskadiko enpresen eta berrikuntzaren BIC zentroetako startupek ekarpenak egin dizkiote Industria Planari
|
| 2025/06/12 |
BIC Bizkaia Ezkerraldeak EBNren Nazioarteko Kongresua egingo du Barakaldon, berrikuntzako 200 aditu europar baino gehiagorekin
|
| 2025/01/09 |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak oinarri teknologikodun ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian 2024an SPRIk hiru foru-aldundiekin batera kudeatzen dituen laguntzen bidez. Horren guztiaren inbertsioa 4,1 milioi eurokoa izan da. Informazio gehigarria (4.100.000.- €)
|
| 2024/12/19 |
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
|


