Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
Data Jarduera
2026/01/22
Euskal ordezkaritza bat Kolonbian izan da NAREren esparruan Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileen jarraipena egiteko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107509
2025/11/11
"Lumagorri HAT Elkarteari" dirulaguntza zuzena ematea, "Arcoíris por la vida: organizando la defensa LGTBIQA+ y ordenando la casa común" proiektua gauzatzeko, SPDM kolektiboko kideentzat sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak garatzeko, LGTBIQ+ eskubideetan adituak diren pertsonen laguntzarekin eta Euskadiko eta Ekuatore Gineako nazioarteko lankidetzarekin. (33.000.- €)
2025/09/16
Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programak Kolonbiako eta Ekuatore Gineako hiru Giza Eskubideen Defendatzaile hartu ditu.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago
2025/09/12
Eusko Jaurlaritzak eta UNESCO-Euskadiko Elkarte batek zortzi beka eman dizkiete gazteei Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko prestakuntza-programa batean parte hartzeko. Programa hori Genevan (Suitza) egiten da, nazioarteko organoaren 60. Bilkura-aldian. (80.- €)
2025/06/09
Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programak Kolonbiako eta Ekuatore Gineako hiru Giza Eskubideen Defendatzaile hartu ditu
2025/03/10
Euskal Ordezkaritzak El Salvadorren egindako komunikatua, giza eskubideen defendatzaile bat atxilotu dutelako. Aurretik, bisita bat egin zen Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsonen eta kolektiboen egoeraren jarraipena egiteko. Bisitaren helburua izan zen Euskadin 2023 eta 2024 urteetan hartutako pertsonen egoera pertsonalaren eta antolaketa-egoeraren jarraipena egitea, eta EAEko erakundeek eta antolaketa-erakundeek giza eskubideen aldeko prozesuetan emandako laguntza ikusaraztea.
2025/02/05
Nikaraguako erbesteratuak Costa Rican eta Nikaraguako Giza Eskubideen egoeraren jarraipena egiten ari den Euskal Ordezkaritzaren komunikatua.
2025/01/31
NARE-Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten kolektiboen giza eskubideen egoerari jarraipena egiteko El Salvadorreko euskal ordezkaritzaren jakinarazpena.
2025/01/21
Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritza batek El Salvadorren bisitatu ditu Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileak