Konpromisoa 70. Ekonomia soziala babestea.
Konpromisoa 70. Ekonomia soziala babestea.
- Saila
- Ekonomia, Lana eta Enplegua
- Arduraduna
- Elena Pérez Barredo (Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea)
Ekimena 1. 2021-2024 Gizarte Ekonomiako Sail arteko Plan Estrategikoaren ebaluazio orokorra garatzea eta, sektorearen eskutik, 2025-2028 Plana egitea.
Ekimena 1. 2021-2024 Gizarte Ekonomiako Sail arteko Plan Estrategikoaren ebaluazio orokorra garatzea eta, sektorearen eskutik, 2025-2028 Plana egitea.
Ekimena 2. Gizarte-ekonomiako enpresetan ekintzailetza bultzatzea eta langileen parte-hartzea erraztea, erosteko mekanismoak hobetuz, hala nola LANPAR funtsa. Baita produkzio- unitateena ere, enpresak birmoldatzeko prozesuetan edo belaunaldi-errelebuko arazoak dituztenetan.

Ekimena 3. Kooperatibetako organoetan bazkideen presentzia orekatua sustatzea, bai eta kooperatibetan berdintasun-planak ezartzea ere.
Ekimena 3. Kooperatibetako organoetan bazkideen presentzia orekatua sustatzea, bai eta kooperatibetan berdintasun-planak ezartzea ere.
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/05 |
Harvardeko Unibertsitatean ‘Demokrazia ekonomiko baterantz’ dokumentala aurkeztu dute. Azpimarratu da enpresa eredu horrek teknologia, lehiakortasun eta nazioartekotze erronka handiei aurre egiteko duen gaitasuna, eta ikusgarritasun eta sustapen handiagoa eskatu du horrelako erakundeentzat
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107858 |
| 2025/11/25 |
227/2025 Dekretua, azaroaren 25ekoa, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duena. Araudi berriak segurtasun juridikoa indartzen du, kooperatiben esparrua egungo erronketara egokitzen du eta enpresa-eredu berrien parte-hartzea eta garapena errazten du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106420 |
| 2025/10/21 |
Erabaki-proposamena, "Asett - Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank" irabazi asmorik gabeko elkarte pribatuari zuzeneko dirulaguntza kontsezioa, 2025ean Gizarte Ekonomiako Nazioarteko Huba diseinatu eta garatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105370 (500.000.- €) |
| 2025/05/29 |
ASETT – Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank nazioarteko lehen foroa, gizarte berdinzaleago, kohesionatuago eta inklusiboago baten defentsa, gizarte-ekonomia sustatuz.
|
| 2025/05/28 |
Nazio Batuen Erakundeak antolatuta, Mondragon taldeko (Aretxabaleta, Gipuzkoa) Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan, euskal kooperatibismoaren sorlekuan
|
| 2025/01/16 |
Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank-ASETT abangoardiako hubak Euskadi gizarte-ekonomiaren munduko erdigunean kokatzen du. Enpresa-eredu eraldatzailea da, kalitatezko enplegua sortuko duena eta eragile publikoak eta pribatuak integratzen dituen lankidetza-ekosistema sortuko duena. Euskadi munduko epizentroa da gizarte-ekonomian.
|
| 2024/07/23 |
2022ko Euskadiko Gizarte Ekonomia EAEko okupazioa (% 3,8) baino erritmo handiagoan hazi da enpleguan (% 6,1).
|