Ekimena 5. Nekazaritza-lurzoruaren kontserbazioa sustatzea, haren erabilera eraginkorra eta iraunkorra ziurtatuz, epe luzerako nekazaritza-produktibitatea bermatzeko. Nekazaritza-lurren funtsa sustatzea, ustiategi berrietara eta daudenak bideragarritzera bideratuta. Neurri horrek eragin berezia izango du abeltzaintza- sektorean eta Arabako Errioxan.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/07/03 |
Neikerek Lurzain soluzioa garatu du lurzoruen osasuna modu sistematizatuagoan monitorizatzeko. Plataformaren bidez egindako neurketek informazio erabilgarria emateaz gain, zientzia parte-hartzailetik ere lagunduko dute etengabeko monitorizazioan eta Euskadiko lurzoruaren osasunaren erregistro xehatuan. Europar Batasunak bultzatutako URBANKLIMA 2050 programaren barruan sartzen da aplikazioa. Programa horren helburua da klima-aldaketaren ondorioak arintzen eta/edo egokitzen dituzten proiektuak bultzatzea.
|


