Ekimena 3. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko prozesuen integrazioan aurrera egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/12 |
Legegintzaldi honetan, aurrera egin da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan prestazioak jasotzen dituzten pertsonei ematen zaien arretaren integrazioan. Zehazki, honako jarduera hauek ezarri dira:
- Prestazioak eskatzeko inprimaki bakarra dago, eta, bertan, BAG, DBE edo bi prestazioak eskatzeko aukera dago. - Bi prestazioak eskatzeko eta kudeatzeko pertsonek bete behar dituzten dokumentazio-eredu guztiak bateratu ditu. - Lanbideren bulegoak leihatila bakarra dira bi prestazioak kudeatzeko - Era berean, DSBEa BAGaren osagarria denez, prestazio bateko aldaketek eragin zuzena dute bestean, eta bi prestazioen kudeaketa egokia bermatzeko, BAGaren eta DSBEaren arteko sinkronizazio-prozedura automatikoak ezarri dira, aldaketak berehala eta automatikoki helarazteko. Era berean, integratu daitezkeen gaien integrazioan aurrera egin da. Horrela, hileko egun berean aldatu dira bi prestazioak ordaintzeko prozedurak, egokitu egin dira eskaera eta harekin batera doazen dokumentuak, eta DSBEaren zenbatekoa eguneratzeko prozedura automatikoak ezarri dira, DSBEaren zenbatekoa aldatu egin delako. |


