Ekimena 2. Genero-ikuspegia txertatzea hiri-garapenaren eta hiri-plangintzaren tresnetan.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/25 |
Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren arabera, 2024an genero-indarkeriaren biktima ziren ia 200 emakumek jaso zuten alokairuko etxebizitza babestu bat. Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Euskadin genero-ikuspegitik etxebizitza eskuratzeari buruzko datu berriak argitaratu ditu. Txostenak azpimarratzen du etxebizitza-politika publikoek funtsezko tresna direla indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko eta emakumeei proiektu pertsonalak eta profesionalak berreraikitzen laguntzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106433 |


