Ekimena 3. Erradikalizazioa eta gorrotoaren diskurtsoak prebenitzea, hezkuntza-, gizarte- eta kultura-izaerako neurriak barne, espazio publikotik biktimekiko edozein adierazpen iraingarri edo indarkeriaren justifikatzaile desagerrarazteko eta gizalege demokratiko eta tolerantea lantzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/16 |
Etikasi hezkuntza-programa, euskal gazteen artean giza eskubideen, memoriaren eta bizikidetzaren gaineko kontzientzia indartzeko. Giza eskubideen aldeko hezkuntza-proiektua da, urtero egiten dena, giza duintasunaren giza oinarrian oinarritua, eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua, enpatiaren aldeko aukeratik abiatuta. Programa honen helburua etikari eta giza eskubideei buruz ikastea da. (63.900.- €)
|


