Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Aurrera egitea lan-baldintzen akordioa berritzen, garapen profesionalean, egungo lanpostuen zerrenda berrikusten eta antolaketa-berrikuntza sustatzen, Osakidetzako Mahai Sektoriala den Elkarrizketa Sozialerako Foroaren bidez.

Ekimena 2. Langile-politika berri bat bultzatzea, bikaintasun-zerbitzua bermatzeko, talentua erakarriz eta bertan geratu daitezen lan eginez. Profesionalen talentua atxikitzeko eta erakartzeko estrategia diseinatzea, ez medikuntzakoa bakarrik, baita erizaintzakoa ere, kontratazio egonkorra lehenetsiz.

Ekimena 3. EEPetako hautatze-sistemak hobetzen jarraitzea, hautaketa-prozesu osoan ondorengo irizpide hauek kontuan izanez: gaitasuna, merezimendua, berdintasuna, gardentasuna, zozketa bidez hautatutako epaimahaiak eta trazabilitatea. Betiere, adostutako eta hitzartutako irizpideak aplikatuz.

Ekimena 4. Aldizkako lan-eskaintza publikoak egitea, gure osasun-sistemaren bikaintasunerako ezinbestekoak diren plantillen egonkortasuna eta nahikotasuna bermatzeko. Gaur egun aldi baterako langileek betetzen dituzten plazak finkatu eta egonkortzera bideratutako egitura-plazak handitzen jarraitzea, eta, hala badagokio, plantillan beste 2.000 plaza berri izatera irits daitekeen gehikuntza bati ekitea.

Ekimena 5. Osakidetzako Mahai Sektorialaren barruan, mediku espezialistak eta behin-behineko egoeran dauden erizainak egonkortzeko formulak lantzea, espezialitate defizitarioetan edo estaldura zaileko espezialitateetan zerbitzua ematen ari baitira.

Ekimena 6. Osakidetzako profesionalekin lankidetzan, prestakuntza-plan propioa garatzea, Osakidetzan zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzeko espezializatzea erabakitzen duten profesionalak saritzeko, eta nazioartean garatutako bikaintasun-praktika berriak ezagutzeko eta aplikatzeko aukera emateko osasun-sistemari.

Ekimena 7. Gobernantza oneko prozesuak ezartzen jarraitzea Osakidetzako zentro guztietan, gardentasun osoz lan eginez erakundeen kudeaketa-prozesuetan.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/07 Euskadik Prestakuntza Espezializatuko 577 egoiliar plaza eskainiko ditu 2025-2026 ikasturtean, orain arteko handiena, aurrekoan baino 11 plaza gehiagorekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103281
2025/05/29 Euskadik egoiliarrentzako Osasun Prestakuntza Espezializaturako 2024-2025 deialdian eskaintzen zituen 566 plazak —historian eskaini den kopuru handiena— esleitu ditu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102137
2025/03/12 Osakidetzako profesionalen aurkako erasoak % 12 igo dira azken urtean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99836
2025/02/07 Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio medikuen falta konpontzeko ezinbestekoak diren honen eskumeneko neurriak har ditzala, bilera bat lehenbailehen egiteko eta hainbat jarduera proposatu ditut. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99110