Ekimena 2. Ekintza planifikatzeko eredu bat sortzea, sektore publikoen eta pribatuen artean koordinatutako erabakiak hartzearekin batera, gure itsasoan klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak kudeatzeko beharrezkoak diren ezagutzan, tresnen garapenean, prestakuntzan eta gaitasunetan aurrera egiteko. Halaber, itsasertzeko eta itsasoko ekosistemen erresilientzia hobetzeko klima-aldaketaren ondorioen aurrean, horiek egokitzeko beharrezko neurriak barne hartuta.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/08/16 |
Sortu berri diren Portu Kontseiluek euskal portu eta itsasertzeko herrietako espazioak berreskuratzen dituzte. 15 Portuko Udal Kontseilu: 8 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan. Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa kudeatzeko eskumen berria bete-betean sartzen da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103933 |
| 2025/04/08 |
Teknologia eta berrikuntza arrantza eraginkorrago eta iraunkorrago baterako. AZTIk irtenbide digital eta ingurumeneko berriak aurkeztu ditu arrantza-sektorearen jasangarritasuna sustatzeko egungo erronken aurrean. Proposamenen artean: adimen artifiziala erabiltzea antxoarentzat eta atunarentzat aurresateko algoritmoekin arrantza-eragiketak optimizatzeko.
|


