Ekimena 1. Euskal unibertsitate-sistemak beste unibertsitate-sistema bikain batzuekin duen harremana bultzatzea, bereziki Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria lankidetzan sakonduz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/27 |
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderen III. Unibertsitate Foroa Euroeskualdeko 11 unibertsitateen arteko lankidetza sustatzeko, ikerkuntzan, prestakuntzan eta mugikortasunean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108452 |
| 2026/02/26 |
Unibertsitateen Lege Aurreproiektuaren ardatzen aurkezpena: unibertsitateen kalitatea, nazioartekotzea eta konpromiso soziala.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108374 |
| 2026/02/24 |
Eusko Jaurlaritzak mugaz gaindiko lankidetza zientifikoa indartu du “LTC Sarea Encounter 2026” topaketan. Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi (LTC) berria, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak bultzatuta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108340 |
| 2025/11/28 |
Eusko Jaurlaritzak Munich Quantum Valley bisitatu du, zientzia eta teknologia kuantikoen garapena bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106589 |
| 2024/07/16 |
Euskampus Fundazioarentzako laguntza Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien artean, LTC-SAREA INNOVA ikerketa eta berrikuntza ekimena bultzatzeko. Informazio gehiago (235.000.- €) |


