Ekimena 1. DTI (Helmuga Turistiko Adimendunak) eredua sustatzea eta enpresetara eramatea, IZT (Enpresa Turistiko Adimentsuak) gehiago izan ditzagun.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/23 |
Basquetourrek eta SEGITTURek akordio bat sinatu dute Euskadin Turismo Helmuga Adimendunen garapena sustatzeko
Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak eta Enrique Martínez SEGITTUReko presidenteak izenpetu dute akordioa. Hitzarmen horri esker, Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta helmugek kudeaketa turistikoko eredu berritzaileagoetarantz hasiko dira lanean. Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak eta SEGITTURek lankidetza-hitzarmena sinatu dute ostiral honetan, urtarrilaren 23an, Euskadin Turismo Helmuga Adimendunen (THA) eredua ezartzen jarraitzeko. Elkarlanaren helburua da Euskadiko helmugen lehiakortasuna indartzea da, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren bidez. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107572 |
| 2026/01/22 |
Euskadiko zazpi helmugak jaso dute THA bereizgarria FITUR 2026an, Euskadik turismo adimendunean duen lidergoa finkatuz
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107567 |
| 2025/07/07 |
Euskadi, turismo adimendunaren lider, UNE arauen araberako helmuga eta enpresen ziurtagiriarekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103274 |
| 2025/01/29 |
Euskadik errealitate birtualeko lehenengo esperientzia jarri du martxan bere turismo-atarian. Informazio gehiago
|
| 2024/12/18 |
Gorlizko Turismo Bulegoa da Enpresa Turistiko Adimendunaren (ETI) ziurtagiria lortu duen munduko lehen erakundea. Informazio gehigarria
|


