Ekimena 8. Lehentasunezko jarduera-eremuetarako eskualde-plan estrategikoak garatzen jarraitzea, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea, Aiaraldea, Debabarrena eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzen jarraitzeko.
Ekimena 8. Lehentasunezko jarduera-eremuetarako eskualde-plan estrategikoak garatzen jarraitzea, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea, Aiaraldea, Debabarrena eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzen jarraitzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (16)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/16 |
Soraluzeko Udalari dirulaguntza zuzena ematea, Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasotako Olaldea ingurua berroneratzeko proiektua gauzatzeko. (3.375.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Dirulaguntza zuzena ematea Eibarko Udalari, Eibarko Barrena kaleko 13. zenbakian dagoen Larrañaga y Elorza izeneko higiezina erosteko, eraisteko eta berrurbanizatzeko. Higiezin hori Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dago. (1.000.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Elgoibarko Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, Usetxe plaza leheneratzeko eta eraikina berreraikitzeko proiektua gauzatzeko, kultura-ekipamendurako. Proiektu hori Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dago. (1.800.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Dirulaguntza zuzena ematea Ermuko Udalari, Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dagoen Ermuko merkatu-plaza birgaitzeko proiektua gauzatzeko. (1.125.000.- €)
|
| 2025/12/09 |
ZAP Debabarrena Eskualdea Biziberritzeko Plan Estrategikoaren esparruan, dirulaguntza zuzena eman zaio Eibarko Udalari, Ugartetxea higiezina erosteko. Inbertsio horri esker, eraikin hori – duela hamarkada batzuk eraiki zenetik hutsik zegoena – Txonta auzoaren berroneratze integralaren esparruan proiektatutako 200 etxebizitza babestu berriei lotutako aparkaleku gisa gaitu ahal izango da. (1.000.000.- €)
|
| 2025/07/18 |
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoak 13 trakzio-proiektu biltzen ditu, 78,4 milioi euroko inbertsioa ekarriko dutenak, eta horiei beste 225 gehitu behar zaizkie, eskualde horren garapena bultzatuko duten beste proiektu estrategiko osagarri batzuetarako esleituak.
|
| 2025/06/03 |
Indartu programa, Ezkerraldean eta langabezia handiko erremuetan inbertsioak sustatzeko eta enplegua sortzeko (Gobernu Kontseilua 2025-06-03). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102310 (20.000.000.- €) |
| 2025/05/21 |
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoak (IHP) herritarren partaidetzarako fase berri bat aktibatzen du. Herritarrek eskualdea eraldatzeko ahalmena duten 17 proposamenen inguruko iritzia eman dezakete.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101809 |
| 2025/04/16 |
Debabarrenako udalek eta Debegesa Garapen Agentziak, Garapen, Hazilan+ elkartearekin elkarlanean, kualifikazio ertain-altuko langabeen laneratzea errazteko programa berritzaile bat jarri dute abian.
|
| 2025/04/16 |
Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuan jarri dute Urduña-Delika tartea Nerbioiko Parke Linealean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100972 |
| 2025/04/03 |
Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoa: 65 milioi euro baino gehiago mobilizatzea aurreikusten duen estrategia baten aurrerapenak aztertzen ditu, 45 milioi baino gehiago lurraldea eraldatzen ari diren 59 jarduera estrategikotan gauzatuta.
|
| 2025/03/27 |
Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeek egindako 200 milioi eurotik gorako inbertsio estrategikoak agerian uzten du eraldaketa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100530 |
| 2025/03/27 |
Aiaraldea Eskualdeko Plan Estrategikoaren jarraipen-txostena. Aiaraldeko Talde Eragileak berretsi du eskualdea biziberritzeko bidean aurrera egin dela; izan ere, 20 milioi inbertitu dira jada, eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek 24 milioi baino gehiago konprometitu dituzte.
|
| 2025/03/26 |
Debabarrena Eskualdeko Plan Estrategikoa, eskualdea Euskadin garapen iraunkorrean eta berrikuntzan erreferente gisa kokatzea bilatzen duena, udalerrien hazkunde orekatua sustatuz eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuz.
Gutxi gorabeherako inbertsioa 130M € |
| 2025/03/05 |
Zallako Elkartegi berria ireki da, Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatzeko. (6.500.000.- €)
|
| 2025/02/27 |
Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren Erakunde arteko Talde Eragileak 20 proiekturen aurretiko zerrenda aurkeztu du, eskualdeko erronka eta behar nagusiei heltzeko ahalmen traktore eta eraldatzailea dutenak.
|


