Euskadi.eus

Ekimena 1. Finkatuz funtsari bultzada bat ematea, inbertsio estrategikoak egiteko, herri honetan giltzarritzat jotzen diren enpresen aurrerapena, hazkundea, sustraitzea eta enpresen sare ekonomiko eta industrialean eragitea bermatzeko. Bultzada hori Funtsaren kapitala pixkanaka handitzean gauzatuko da. Halaber, araudia sinplifikatuko da, inbertsio- eta desinbertsio-erabakien arintasuna hobetzeko. 

Ekimena 2. SPRI taldeko Euskadiko Arrisku Kapitaleko Sozietatearen eta hark kudeatutako funtsen jarduera indartzea eta zabaltzea, Finkatuz Funtsaren jarduera eta Euskadiko ekonomia- eta industria-sareari laguntzea osatuz.

Ekimena 3. "BasqueFik" Finantza eta Inbertsio Klusterraren jarduera babestea eta indartzea, ekonomia- eta industria-ehunaren errotzea eta hazkundea bultzatzeko ikuspegi integraleko finantza-tresnak eta inbertitzaileak garatzeko, hiru trantsizio handien ondoriozko erronken aurrean lagunduz.

Ekimena 4. Euskadiren finantza-gaitasunak lerrokatzea eta ardaztea, euskal funts handi bat osatzen duten hainbat tresna publiko-pribaturen bidez, bai eta finantza-inbertsioko euskal ekosistema osoaren mobilizazioa ere, enpresak hazteko eta errotzeko eragiketa industrialei eta teknologikoei ekiteko. Inbertsio-ahalegin horrek tamaina ertaineko euskal multinazionalen errotzea ziurtatzera bideratutako ildo bat izango du.

Ekimena 5. Euskal BGAEen erregulazioa aldatzea, kapitalaren ehuneko bat euskal industria-, enpresa- eta teknologia-ehuna errotzea eta haztea ahalbidetzen duten proiektuetan inbertitua izan dadin, eta euskal finantza-eragileen artean, hala nola finantza- erakundeen eta banku-fundazioen artean, sozialki arduratsua den inbertsio-politikak sustatzea.

Ekimena 6. Hazkunde handiko proiektuen eta enpresa bultzatzaileen finantzaketa erraztea, lurraldean ekimenak errotzea sustatzeko, haien hazkundea eta dibertsifikazioa ahalbidetzeko, eta hornitzaileak lurraldean garatzea eta gaitzea ahalbidetzeko.

Ekimena 7. Trantsizio global handi batekin edo batzuekin konpromisoa hartzen duten enpresak bultzatzea, Foru Aldundiekin batera lan-baldintza zuzen eta erakargarriak sustatzen dituzten zerga-politikak sustatuz.

Ekimena 8. Lehentasunezko jarduera-eremuetarako eskualde-plan estrategikoak garatzen jarraitzea, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea, Aiaraldea, Debabarrena eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzen jarraitzeko.

Ekimena 9. Proiektu bideragarriei bizirauteko eta sendotzeko aukera emango dien finantzaketa lortzen laguntzea, zailtasunak dituzten enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak indartuz (Bideratu Berria programa), bai eta kaltetutako langileak birkokatzeko eta birziklatzeko ekintzak ezartzen jarraitzea ere (Aukeraberri programa).

Ekimena 10. Finantzen Euskal Institutuaren jarduerak indartzea, euskal enpresa bultzatzaileak errotzen laguntzeko tresna gisa, eta Dirulaguntzak arautzen dituen Lege berriaren aurreikuspenak garatzea, enpresen deslokalizazioak saihesteko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/30
Eusko Jaurlaritzak eskalagarritasunean zeharka inbertitzeko programa abiarazi du, , Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) Indartuz sozietate publikoaren bitartez, enpresak Euskadin haztea eta errotzea bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak Eskalagarritasunerako Inbertsio Programarako deialdi publikoa irekita. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107718
2026/01/27
Eusko Jaurlaritzak Frankfurten amaitu du 700 milioi euroko bonu jasangarriak jaulkitzeko nazioarteko roadshow-a.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107613
2026/01/26
Eusko Jaurlaritzak finantzaketa jasangarriko estrategia eta zor-jaulkipen berriak aurkeztu dizkie Europako inbertitzaileei, milanen geldialdia egin duen roadshow-ean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107604
2025/10/01
“Euskadi Eraldatuz 2030” inbertsio plana abian jarri da. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104806 (1.000.000.000.- €)
2025/02/11
Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatuko du Luzarorekin, finantza-erakundeekin eta Elkargirekin, euskal enpresen finantzaketa bultzatzeko. (Gobernu Bilera 2025-02-11)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99175
2025/02/04
Eusko Jaurlaritzak Luzaro finantza-erakundeari 25M €-ko bermea eman dio Europako Inbertsio Bankuaren aurrean, Euskadiko ETE-en garapena bultzatzeko (Gobernu Bilera 2025-02-04). 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99055