Ekimena 3. Elikadura-kateko eragileek eta administrazio publikoek elikagaiak alferrik galtzearen aurkako ekimenak sustatzea. Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako lege-proiektua bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/26 |
Euskadik aurrera egiten du elikagai-xahuketaren prebentzioan eta kudeaketan elikadura-kate osoan. Euskal etxeek elikagai-xahuketa ia %11 murriztu dute, eta elikagaien industriak galerak %70 gutxitu ditu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111532 |
| 2025/12/23 |
“Ez bota janaririk Gabonetan”: Eusko Jaurlaritzak, ELIKA Fundazioaren bidez, Gabonetako ospakizunetan soberan gelditzen den janaria hartu du ardatz
Gabonak hemen dira, eta ELIKA Fundazioak, aurten ere, “Janaria ez da botatzen” sentsibilizazio-kanpaina martxan jarri du. Helburua da euskal gizartea kontzientziatzea etxeetan elikagaien xahuketa murriztearen garrantziari buruz, Gabon arduratsuagoak eta ingurumenarekiko jasangarriagoak ospatu ahal izateko. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107061 |
| 2025/05/30 |
Euskadiko 800 jantokik parte hartuko dute elikagaiak alferrik galtzearen aurkako sentsibilizazio-kanpainan
|
| 2025/02/19 |
ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99438 |
| 2024/09/01 |
Europako Sea2Land proiektuaren esparruan, ongarri biologikoak eta bio estimulatzaileak ikertzen eta garatzen ari da Neiker eta Azti. Ongarriak arrain-hondakinetatik abiatuta egiten dira, eta materia organikoa ematen diote lurrari.
|


