Ekimena 1. Ertzaintzaren lan-baldintzak arautzen dituen akordioari buruzko elkarrizketa eta ituna bultzatzea. Esparru horretan, Ertzaintzako langileen produktibitateak, indize zuzentzaileak eta garapen profesionaleko sistema eguneratzen aurrera egitea. Langile gehiago jartzea eta plantillak egokitzea, plazak betetzeko plana eta deialdien egutegia eta Ertzaintza Modernizatzeko Plana landuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (15)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/27 |
Ertzaintzak 2014tik intendente izateko lehen ikastaroa deitu du, sei plazarekin.
Deialdia Informazio gehiago |
| 2026/01/05 |
3.764 pertsonak eman dute izena Ertzaintzaren 35. promozioko LEPrako
|
| 2025/12/19 |
Ertzaintzako karrerako funtzionarioek bete beharreko Ikuskapen Eskalako ofizialorde kategorietarako erreserbatutako lanpostuak betetzeko deialdia.
|
| 2025/12/04 |
Ertzaintzako karrerako funtzionarioek bete beharreko Oinarrizko Eskalako agente eta agente lehen kategorietarako eta Ikuskapen Eskalako ofizial kategorietarako erreserbatutako lanpostuak betetzeko deialdia.
|
| 2025/11/25 |
Ertzaintzaren Enplegu Planak 2028an 8.000 agente izatera iristeko oinarriak ezartzen ditu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106421 |
| 2025/11/24 |
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedura (35. promozioa)
Deialdia. |
| 2025/11/20 |
215/2025 Dekretua, azaroaren 4koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko Dekretua.
|
| 2025/11/14 |
214/2025 Dekretua, azaroaren 4koa, Ertzaintzako langileen garapen profesionalerako sistemaren Dekretua aldatzen duena.
|
| 2025/07/24 |
Ertzaintzaren Enplegu Plana onartu da ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuen babesarekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103722 |
| 2025/07/15 |
148/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen den 2025-2028. urteen aldirako
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103502 |
| 2025/07/05 |
3.609 pertsonak parte hartu dute Euskal Poliziaren seigarren deialdiko lehen probetan.
|
| 2025/06/02 |
Euskal Poliziaren seigarren deialdi bateratuko agenteentzako 4.812 pertsonak eman dute izena.
|
| 2025/03/19 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia.
Deialdia Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100205 |
| 2025/03/14 |
Eusko Jaurlaritzak eta ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek datozen lau urteetarako Ertzaintzaren Akordio Arautzailea sinatu dute.
Informazio gehiago |
| 2025/02/21 |
37/2025 Dekretua, otsailaren 11koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duen Dekretua. Helburua da Ertzaintzaren antolaketa-beharretara egokitzea funtzionario sartu berriak eta barne-sustapenaren bidez kategoria berrietara iristen direnak atxikitzeko araubidea.
|


