Euskadi.eus
Saila
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Arduraduna
Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/04/23
Euskadi euskal ardoa sustatzen ari da Mexikon, merkataritza-misio baten bidez, merkatu estrategiko batean duen presentzia indartzeko asmoz. Euskal 23 upategi agenda trinko batean parte hartzen ari dira Mexiko Hirian eta Cancunen, negozio-aukera berriak irekitzeko eta nazioarteko posizionamendua sendotzeko.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109702
2026/03/29
Ardoa sustatzeko Europako laguntzaren intentsitatea % 60ra igotzea onartzen da. Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean ardoa sustatzeko programetarako Europako finantzaketaren gehieneko ehunekoaren gehikuntza onartu du. Neurri horri esker, Europar Batasunak horrelako jardueretarako ematen duen laguntzaren intentsitatea % 50etik % 60ra igoko da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109195
2026/03/24
Neikerek soluzioak eskaintzen dizkio mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari, mahastien jasangarritasuna hobetzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109061
2025/11/04
Arabako Errioxa berrabiarazteko 17 proiektu eraldatzailerekin hasi da Abian plana. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak plan integral bat aurkeztu dute, 3 ardatz estrategikorekin, Arabako Errioxaren etorkizuna bermatzeko, eskualde bizia, iraunkorra eta mahastizaintza eta ardogintzan liderra den aldetik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105793
2025/03/07
Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen programa, mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektorialean (ISV) sartuak, Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategiko Nazionalaren (PAC) esparruan (2023-2027).