Konpromisoa 29. Errendimendu Handiko Prestakuntza Lanbide Heziketan.

- Saila
- Hezkuntza
- Arduraduna
- Jon Mirena Labaka Intxauspe (Lanbide Heziketako sailburuordea)
Ekimena 1. Euskal Lanbide Heziketa munduko erreferente gisa jartzea laugarren eta bosgarren industria-iraultzari erantzungo dion prestakuntzaren garapenean. Garapen profesionalaren paradigma berri bat ezartzea, haren nazioarteko proiekzioa bultzatuz eta Euskadiko lehiakortasunaren balio-katea indartuz, horretarako beharrezkoak diren araudiak eta planak ezarriz.

Ekimena 2. Lanbide Heziketako eskaintza malguagoa eta eskuragarriagoa zabaltzea, ikaskuntza erdipresentziala eta urrutikoa ere sustatuz, eta, horretarako, online prestakuntza eta modalitate horretako tituluak eta/edo ziurtagiriak egiaztatzeko aukerak zabaltzea

Ekimena 3. Lanbide Heziketaren eremuan, ikasleen euskarazko prestakuntzan eta eleaniztasunean aurrerapenak sustatzea, bigarren hezkuntzako hizkuntza-integrazioa eta -jarraitutasuna lortzeko.

Ekimena 4. Lanbide-irakaskuntzetan ingelesa erreferentziazko hizkuntza gisa sar dadin bultzatzea, ikasleek lan-aukerak eskura ditzaten, enpresen nazioartekotze-testuinguru batean.

Ekimena 5. Industria, osasuna edo nekazaritza adimendunak bezalako sektore berriei erantzungo dien Lanbide Heziketa bultzatzea, bai eta sektore estrategikoetan eta garapen bidean dauden sektoreetan beste prestakuntza batzuk ematea ere.

Ekimena 6. Talentu berritzailea sustatzea, emakumea industria- eta zientzia-sektoreetan sartzea indartuz, Lanbide Heziketak Unibertsitatearekin dituen ibilbideak, loturak eta lankidetzak zabalduz, eta sortzen ari diren sektoreetan enpresa berriak sortzea bultzatuz.

Ekimena 7. Lanbide Heziketako ikastetxeak erakunde adimendun bihurtzea, LHko sistema osoan eraldaketa digitala erabat garatzen gida daitezen. Zentroek ETEei eta mikroETEei laguntza ematea, teknologia adimendunik aurreratuenekin lan egin dezaten, erronka berriei eraginkortasunez erantzuteko behar den ezagutza praktikoa eskuratuz.

Ekimena 8. Erasmus+ bekak sustatzea Lanbide Heziketako ikasleentzat. Ikastetxeei Europako ikasleak hartzeko zentro izatea sustatzen laguntzea.

Ekimena 9. Lanbide Heziketa Dualeko sistema indartzea. Beren sektorearekin zerikusia duten enpresekin akordioak egitea sustatzea, alternantziako prestakuntza-eredu duala, ikasleen prestakuntza-kontratuen, beken edo praktiketako kontratuen bidez, eta gizartean edo lan-eremuan eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko prozesuak bultzatzea, Gaitasuna Aitortzeko eta Ebaluatzeko Dispositiboa sendotuz, bai eta deialdi irekiak ere, herritarrek lehendik dituzten lanbide-gaitasunak egiazta ditzaten

| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/05 |
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikasleek zibersegurtasunaren arloan duten talentua sustatu du Cyberlehia 2026ko finalean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108578 |
| 2026/01/19 |
Heziketako Euskadi 2030 Estrategiaren aurkezpena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107429 |
| 2025/11/14 |
TKNIKA, 20 urtez Euskadiko Lanbide Heziketako berrikuntzaren motor gisa
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106093 |
| 2025/05/09 |
Lanbide Heziketako 6. Euskal Planean zehaztutako estrategiarekin bat datozen Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtean berrikuntza - eta ekintzailetza-proiektuak egiteko laguntza-programa.
Deialdia (770.000.- €) |
| 2025/05/09 |
Euskadiko Lanbide Heziketak turbina hegazkinen mantentze-lan aeromekanikoko ziklo berri bat eskainiko du Araban.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101491 |
| 2024/12/18 |
Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak garatzeko beren jarduera-eremuan.
2025 deialdia Esleipena (468.000.- €) |