Ekimena 9. Lanbide Heziketa Dualeko sistema indartzea. Beren sektorearekin zerikusia duten enpresekin akordioak egitea sustatzea, alternantziako prestakuntza-eredu duala, ikasleen prestakuntza-kontratuen, beken edo praktiketako kontratuen bidez, eta gizartean edo lan-eremuan eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko prozesuak bultzatzea, Gaitasuna Aitortzeko eta Ebaluatzeko Dispositiboa sendotuz, bai eta deialdi irekiak ere, herritarrek lehendik dituzten lanbide-gaitasunak egiazta ditzaten
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/06 |
Itunpeko ikastetxeetan Lanbide Heziketa Dualeko programak garatzeko diru laguntzak 2025-2026 ikasturtea |
| 2025/11/04 |
Enpresa-egonaldietarako bekak, Lantokiko Prestakuntzako modulua egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat. 2025-2026 ikasturtea. |
| 2025/02/19 |
Hezkuntza Sailak Viralgen enpresarekin garatutako Lanbide Heziketako Terapia Genikoaren programa zabaldu du sektore bioteknologikoko enpresa gehiagotara.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99440 |
| 2024/09/30 |
Euskadiko Lanbide Heziketak titulu ofizial bat eskuratzen laguntzen du lanbide-gaitasunen aintzatezpenaren bidez. Informazio gehigarria |
| 2024/09/17 |
Enpresa-egonaldietarako bekak, Lantokiko Prestakuntzako modulua egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat. 2024-2025 ikasturtea |
| 2024/09/12 |
Itunpeko ikastetxeetan Lanbide Heziketa Dualeko programak garatzeko diru laguntzak 2024-2025 ikasturtea |


