Ekimena 3. Landa-ingurunearen garapen sozioekonomiko iraunkorrean laguntzea, lehengaien eta lehen mailako ondasunen ekoizpena eta zerbitzu ekosistemikoak emanez, landa- eremuetako biztanleei errentak eta enplegua emanez. Landa-ingurunean aukera- berdintasuna eta gizarte-kohesioa bultzatzea erronka demografikoaren aurrean.

Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/03 |
38 euskal udalerritan kutxazain automatikoak jartzeko kontratua esleitu da. Kontratu honekin urrats erabakigarria eman da Eusko Jaurlaritzak landa-inguruneko zerbitzuak eta bizi-kalitatea indartzeko bultzatu duen Berosi programaren jarduera nagusietako bat gauzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106679 (1.149.000.- €) |
| 2025/10/15 |
Euskadiko arrantza-udalerrietan garapen iraunkorra lortzeko laguntza-programa. Laguntzak ingurumen-jasangarritasuna sustatzen duten eta, batez ere, tokiko ekonomia bultzatzen duten eta arrantza-komunitateen bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuetarako dira.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago |
| 2025/07/28 |
Leader eremuko landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntza-programa, Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan onartua.
2025eko deialdia
Informazio gehiago |
| 2025/04/14 |
Euskadin, Nafarroan, Aragoin eta Katalunian artisau-gaztak erosten dituzten kontsumitzaileen % 54k tokiko ekoizleei laguntzeko erosten dute. Diagnostikoa POCTEFA Know N Cheese Europako proiektuaren lehen ekintzetako bat da. Proiektu horrek Pirinioen bi aldeetako 6 erakunde biltzen ditu, eta esne-ustiategi eta gaztandegi tradizionalen lehiakortasuna bultzatu nahi du, haien iraunkortasuna bultzatuz.
|
| 2025/04/08 |
Erein programa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak emateko.
|
| 2025/03/04 |
Euskadiko landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak egiteko laguntza-programa.
|
| 2025/01/29 |
Leader eremuko landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntza-programa, Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan onartua.
|
| 2024/11/12 |
Landa-ingurunearen garapenera eta dibertsifikaziora bideratutako estatutik datorren kreditu bat gaitzen da, bizi-kalitate duina bermatuko duten eta banku-zerbitzuak bezain oinarrizkoak diren funtsezko zerbitzuak eskuratzeko aukera emango duten zerbitzu eta azpiegituren hornidurari esker biztanleria galtzea saihesteko. (343.442.- €)
|
| 2024/09/17 |
Erein programa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak emateko.
|
| 2024/07/11 |
Euskadiko arrantza-udalerrietan garapen iraunkorra lortzeko laguntza-programa. Laguntzak ingurumen-jasangarritasuna sustatzen duten eta, batez ere, tokiko ekonomia bultzatzen duten eta arrantza-komunitateen bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuetarako dira.
2024ko deialdia
Informazio gehiago |