Ekimena 3. Haurren eta nerabeen osasunari begiratzea, gaur egun osasungarriak diren ohiturak ikasiz gero heldutan osasun ona izango baitute. Telefono mugikorraren eta plataforma digitalen gehiegizko erabileraren prebentzioari heltzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/07 |
Osakidetzak, 2026ko lehen seihilekoan, Mangolsen Bidaiaren bigarren fasea abiaraziko du, haurren obesitatea prebenitzeko tratamendua
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107213 |
| 2025/06/19 |
Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat bultzatu du familiak sentsibilizatzeko beren seme-alaba adingabe eta nerabeen hezkuntza digital egoki eta seguruan duten funtsezko eginkizunari buruz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102840 |
| 2025/06/12 |
Osakidetzak hezkuntza afektibo-sexuala eskaini die Barakaldoko eta Sestaoko 700 ikasle baino gehiagori
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102628 |
| 2025/03/03 |
Osakidetzan abian jarritako obesitatearen aurkako programa aitzindarian parte hartzen duten hiru adingabetatik bik osasun-egoera hobetzea lortzen dute lehenengo urtean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99744 |
| 2025/02/03 |
Herritarren partaidetzarako proiektu europar bat bultzatu da Erandion ingurune osasungarriak sustatzeko, Health4EUKids izeneko EBren ekimenaren barruan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99040 |


