Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
Data Jarduera
2025/02/18
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak, SEPE – Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta ISM – Itsasoko Gizarte Institutuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera emateko datozen lau urteetan. Akordio honen helburua da laguntza kalkulatzeko eskatzen diren baldintzak izapidetzeko eta betetzen direla egiaztatzeko behar den informaziorako sarbidea erraztea.
2025/01/10
Gizarteratzeko Euskal Kontseilua eratu da: diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa da, eta erakunde publikoek, eragile sozioekonomikoek, elkargo profesionalek eta Hirugarren Sektore Sozialak dute ordezkaritza bertan.
2024/12/03
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 76,56 M €baino gehiago gehitu ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazio ekonomikoetara eta enplegua sustatu eta sortzeagatik Gizarte Segurantzaren kuotetako hobarietara bideratutako kredituetan. Zehazkiago, 32 M €Gizarte Segurantzaren kuotetako hobarietarako dira, 27 M €Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarako eta 17,5 M €Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako. Kredituen gehikuntza hori Lanbideko gerakinen kontura egingo da.