Ekimena 3. Euskadiren gaitasun zientifikoak, teknologikoak eta ikerketa-azpiegiturak indartuko ditugu, trantsizio hirukoitzari lotutako erronkei aurre egiteko eta euskal industria- sareari bere ezagutza-oinarria sendotzen laguntzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/10 |
Europako Batzordearekiko lankidetza indartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2030 eta BasQ estrategia kuantikoa aurkeztu ditu Euskadik Bruselan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111846 |
| 2026/06/30 |
Ezagutza aurreratua sortu eta ongizatea handitzea xede dituen Euskadi 2030 ZTBPren eguneraketa aurkeztu du Pérez Iglesiasek
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (Euskadi 2030 ZTBP) eguneraketa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111587 |
| 2026/06/23 |
Eusko Jaurlaritzak Bruselan egin den Espezializazio Adimendunaren Europako Konferentzian hartu du parte eskualdeek Europako lehiakortasunean duten zeregina indartzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111396 |
| 2026/01/02 |
Pérez Iglesias sailburuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan eguneratua aurkeztuko die sareko eragileei.
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107197-consejero-ciencia-universidades-innovacion-presenta-reformulacion-del-pcti-2030-los-agentes-red?criterio_id=1397107 |
| 2025/12/21 |
Ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzen programa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatuta dauden erakundeei zuzendutakoak. INKER laguntzak. 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101002 2026ko deialdia (4.000.000.- €) |
| 2025/11/18 |
Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketa-zentroen (BERC) programak 60 milioi euroko zuzkidura du 2026-2029 aldirako, eta helburua zentro horien jarduera ez-ekonomikoa finantzatzea da, haien iraunkortasuna bermatzeko, jarduera zientifikoaren hazkunde iraunkorra ziurtatzeko eta nazioartekotzea sustatzeko.
2026-2029 deialdia (60.000.000.- €) |
| 2025/07/09 |
Euskadi, nazioarteko erreferentziazko Teknologia Kuantikoetako Nodoa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103374 |


