Konpromisoa 132. Terrorismoaren eta indarkeriaren iraganaren memoria kritikoaren politika publikoa garatzea, biktima guztiekiko elkartasun-konpromisoari lotuta.
Konpromisoa 132. Terrorismoaren eta indarkeriaren iraganaren memoria kritikoaren politika publikoa garatzea, biktima guztiekiko elkartasun-konpromisoari lotuta.
- Saila
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Arduraduna
- Mª Arritokieta Marañón Basarte (Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea)
Ekimena 1. Memoria kritiko batekiko konpromisoari eustea. Izan ere, uko egingo zaio iraganean gertatutako edozein terrorismo edo indarkeria mota legitimatu, konpentsatu edo minimizatzeari, eta gaur egun edo etorkizunera begira indarkeria eta terrorismo hori berriz agertzearen kontra adieraztea, elkarbizitzarako gizarte-proiektu bat partekatzera bideratuta eta terrorismoak eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuek ekarri zuten bidegabekeriaren aitorpenean oinarrituta.

Ekimena 2. Bizikidetzarako zoru etikoaren onarpen politikoa bultzatzea, giza eskubideen urraketa guztien bidegabekeriaren aitorpenean oinarritua, eta, bat bera ere baztertu gabe eta ETAk eragindakoak berariaz barne hartuta, Euskadiko tradizio politiko guztiek lehen aldiz partekatuko dutena. Biktimen sentsibilitatea eta haien familien mina urratzen duen edozein jarduera baztertzea, eta haiek iraintzea, umiliatzea eta berriz biktimizatzea saihesten duten neurriak hartzea, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Ekimena 3. Azterketa gehigarri bat egitea argitze-prozesu osatugabeek eragindako biktimen kasuei.
Ekimena 3. Azterketa gehigarri bat egitea argitze-prozesu osatugabeek eragindako biktimen kasuei.
Ekimena 4. Memoria plurala eraikitzeko ekarpen gisa, auzo-, politika-, gizarte-, langile- eta ikasle- mugimenduen ekarpena aztertzea, ikertzea eta zabaltzea, bai frankismoaren aurkako borrokan eginikoak, bai Euskadin kultura demokratikoa eta kontzientzia zibikoa eratzeko alorrean garatutakoak, bai terrorismoaren eta indarkeriaren aurrean bakea defendatzeko egin zirenak.

| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/27 |
Ernesto Morales Casado kataluniar jatorriko lehen identifikatuaren gorpuzkiak eman zaizkio familiari, Urduñako espetxe frankistaren biktima. Espetxe honetako biktimen ondorengoek Gogora Institutuarekin harremanetan jartzeko deia egiten da berriro, DNA laginak har ditzaten, aurkitutako gorpuzkiak identifikatu ahal izateko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110594 |
| 2026/05/08 |
Irungo Abenida Zubia Memoria Demokratikoaren Leku izendatu dute, Gerra Zibilean eta Frankismoan erbesterako ihesbidea izan zelako
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110183 |
| 2026/05/07 |
Urduñako espetxe frankistako bi biktimaren gorpuzkiak eman dizkie haien familiei Badajozen. Juan Bernáldez Díaz eta José Vivas Barreroren gorpuzkiak jaso dituzte Higuera de Vargasen eta Alangen, Badajozen Dagoeneko 31 dira Orduñako hilerrian berreskuratutako 93 gorpuzkietatik identifikatutakoak
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110015 |
| 2026/04/22 |
Eusebio Moreno Duran Urduñako espetxe frankistaren biktimaren gorpuzkiak eman zizkioten familiari. Beste hiru identifikazio gauzatu dira eta, dagoeneko, 30 dira identifikatuak Urduñako hilerrian berreskuratutako 93 pertsonetatik Azken identifikatuen izenak: Teodoro Barrero Madero, Zalamea de la Serenakoa, eta Juan Bernáldez Díaz, Barcarrotakoa, biak Badajozekoak, eta Ernesto Morales Casado, Tarragonakoa Hau guztia Gerra Zibilean eta diktaduran desagertutako pertsonak bilatzeko programaren emaitza berri bat da, familia horien sufrimendua orbaintzen laguntzeko ekimena, eta, aldi berean, gizarte osoa duintzen duen prozesua da, biktima horiei egungo gizartearen memoria kolektiboan merezi duten lekua ematen baitie
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109662 |
| 2026/04/01 |
Manuel Hernáez Ruidíaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dira Amorebieta-Etxanoko hilerrian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109265 |
| 2026/03/27 |
Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzeko eta identifikatzeko programa. Ciudad Realen eta Badajozen Urduñako espetxe frankistako bi biktimaren gorpuzkiak eman zitzaizkien familiari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109165 |
| 2026/03/18 |
Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko eta Identifikatzeko Programak beste emaitza positibo bat eman du; oraingo honetan hiru dira genetikoki identifikatutako pertsonak, 1939-1941artean Urduñako Espetxe Zentralean hildako presoak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108924 |
| 2026/02/25 |
‘FRANCO! FRANCO! FRANCO! Erregimen frankista desmitifikatzeko eta deslegitimatzeko ekimena’ Jardunaldian izan da Gogora Institutuak antolatuta “Garai hartako ezer ezin da aldarrikatu gure egungo gizarte demokratikoaren oinarri gisa, oinaze, errepresio, sufrimendu eta haustura sozialeko urteak izan ziren"
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108354 |
| 2025/11/26 |
Badajozera eta Ciudad Realera Bidaia, Urduñako espetxe frankistako lau biktimaren gorpuzkiak familiei emateko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106465 |
| 2025/10/22 |
Gogorak Urduñako espetxe frankistaren beste lau biktima identifikatu ditu genetikoki. Identifikazio berri horiekin, Urduñako hilerritik ateratako 93 presoren gorpuzkietatik, 22 dira identifikatutakoak Urduñako kontzentrazio-esparruan eta espetxean hil ziren 225 pertsonetatik ia erdiak Extremadurakoak ziren.
Informazio gehiago: https://labur.eus/orduna Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105428 |
| 2025/09/10 |
Urduñako hilerrian identifikazio berria. Urduñan identifikatutako biktima berri baten gorpuzkiak eman zaizkio familiari, Alfarnaten (Malaga): Juan Fías Martín.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104257 |
| 2025/07/10 |
Amorebieta-Etxanoko hilerrian lurpetik ateratzeko bosgarren kanpaina: 23 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte; horietako bat, Jacinto Polo Ríos, Donostiakoa eta "Malatesta" batailoi komunistako milizianoa, identifikatu dute. Aurreko kanpainetan 127 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira.
|
| 2025/07/07 |
Bostgarren desobiratze-kanpaina hasi da Amorebieta-Etxanoko hilerrian. Egingo diren lanekin, kokapen horretako hezur guztiak lurpetik ateratzen amaitzea aurreikusten da Aurreko kanpainetan 127 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira Orain arte, Gogora Institutuak horietako 4 identifikatu eta eman dizkio familiari.
|
| 2025/04/10 |
"Sufrimenduaren Sozializazioaren 30 urte. Biktimen eta gazteen arteko elkarrizketa", Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatua.
|