Konpromisoa 48. Kultura-eskaintza aberastea eta gizarteari hurbilaraztea, eta herritarrei kulturarako sarbidea erraztuko dieten proiektu estrategikoak bultzatzea.

- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Irakurketa sustatzeko ekintza-plan bat sustatzea euskal gazteentzat, eta Euskadiko Irakurketa Mapa bultzatzea, oinarrizko tresna baita irakurketa sustatzeko politikak garatzeko. Horretarako, parte hartzen duten eragile guztiak hartuko dira kontuan, liburuak sortu, editatu edo banatzetik merkaturatzeraino, bai eta liburutegien euskal sareak jokatzen jarraitu behar duen ezinbesteko papera ere.

Ekimena 2. Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera, Gasteizko Principal antzokia eraberritzen eta handitzeko proiektuan parte hartzea.

Ekimena 3. Donostiako Udalarekin lankidetzan aritzea hiria Europako kultura-erreferente gisa kokatzeko, Victoria Eugenia Antzokiaren espazio teknikoa hobetzea eta berritzea edo egoitza artistiko bat sortzea bezalako proiektuak aztertuz.

Ekimena 4. Kontuan hartzea Busturialdea-Urdaibai eskualdea suspertzeko planaren esparrua eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioarekin egindako akordioan jasotako ingurumen- jarduerak, Guggenheim Urdaibai proiektuan aurrera egiteko Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuaren baitan eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Ekimena 5. Ikuskizunen ekoizpena eta zabalkundea, publiko berrien sorrera eta Euskaditik kanpoko euskal kultur ekimenen presentzia sustatzea, beste erakunde publiko batzuekin, arte eszenikoen prestakuntzan, sorkuntzan, produkzioan eta zabalkundean parte hartzen duten espazio eta eragileekin lankidetzan.

| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/02 |
Zuzeneko dirulaguntza Debako arte eszenikoen gune berrirako (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106640 (1.060.000.- €) |
| 2025/11/04 |
Mutur Beltz sustatzeko Elkarte Agroekolo Artistiko eta Kulturala entitateari dirulaguntza, “Landa pentsamendu garaikidearen programa sustatzea, artilea materia artistiko eta sinboliko gisa adierazten duen ekosistema kulturaletik abiatuta” proiektua garatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105757 (48.000.- €) |
| 2025/08/18 |
Euskadik bere eskaintza kulturala indartu du 11.000 ekitaldi baino gehiagorekin 2025eko lehen seihilekoan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103700 |
| 2025/06/23 |
Arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatu eta banatzeko dirulaguntzak. 2025eko deialdia
Esleipena (850.000.- €) |