Ekimena 5. Enplegurako pizgarrien sistema berri bat bultzatzea, beren soldata Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin osatzen duten pertsonentzat, egungo gizarte- eta lan- testuingurura egokituko dena, prestazioak jasotzen dituzten pertsonei enplegurako bidea erraztuko diena, bereziki horretarako zailtasun gehien dituztenei, eta enpleguaren hobekuntza sustatuko duena.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/07 |
189/2025 Dekretua, urriaren 7koa, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradunei aplikatu beharreko enplegurako pizgarriei buruzkoa. Araudi berriak prestazioak eta lan-errentak bateragarri egiteko aukera ematen du, eta hobari pertsonalizatuak sartzen ditu laneratzea eta enpleguaren kalitatea errazteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104955 |


