Ekimena 1. 2030erako inbertsio-plan bat egitea, gainerako erakundeekin hitz egiteko eta lankidetzan aritzeko esparru batean, Lehen Mailako Arretako eta ospitale-sistemako azpiegiturak modernizatu eta handitzeko eta ekipamenduak berritzeko. Besteak beste, Basurtuko, Usansolo-Galdakaoko, Donostiako, Txagorritxuko (II. fasea eta aparkalekua), Zumarragako eta Arrasateko ospitaleak handitzea eta Tolosan ospitalea eraikitzea aurreikusiko da. Gainera, Iurretan zentro logistikoa jarriko da martxan, eta Lehen Mailako Arretako azpiegitura berriak modernizatu eta eraikiko dira, besteak beste, Durangon, Irunen, Laudion, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.
Ekimena 1. 2030erako inbertsio-plan bat egitea, gainerako erakundeekin hitz egiteko eta lankidetzan aritzeko esparru batean, Lehen Mailako Arretako eta ospitale-sistemako azpiegiturak modernizatu eta handitzeko eta ekipamenduak berritzeko. Besteak beste, Basurtuko, Usansolo-Galdakaoko, Donostiako, Txagorritxuko (II. fasea eta aparkalekua), Zumarragako eta Arrasateko ospitaleak handitzea eta Tolosan ospitalea eraikitzea aurreikusiko da. Gainera, Iurretan zentro logistikoa jarriko da martxan, eta Lehen Mailako Arretako azpiegitura berriak modernizatu eta eraikiko dira, besteak beste, Durangon, Irunen, Laudion, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (37)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/17 |
Azpiegitura eta ekipamendu sanitarioen programaren (2025-2032) aurkezpena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107007 (1.600.000.000.- €) |
| 2025/12/04 |
Zamudioko Ospitale Psikiatrikoaren berritzea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106708 (9.600.000.- €) |
| 2025/11/26 |
Osasun Sailak Durangoko etorkizuneko Bereizmen Handiko Zentroa aurkeztu du, eta Galdakaoko Ospitaleko aparkalekuaren zabalkuntza iragarri du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106447 (170.000.000.- €) |
| 2025/11/24 |
Bioarabak pediatriarako robot bat aurkeztu du, ospitale-humanizazioan aitzindari den proiektua
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106377 |
| 2025/11/19 |
Osakidetzak 5,5 milioi euroan esleitu du azken belaunaldiko lau erresonantzia magnetikorako gailuen hornidura eta instalazioa, diagnostikoa hobetzeko eta itxaron-zerrendak murrizteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106234 |
| 2025/11/17 |
Osakidetzak kirurgia robotikoa erabiltzen du biriketako minbiziaren aurkako borrokan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106163 |
| 2025/11/12 |
Osakidetzak Zumarragako Ospitaleko bloke kirurgiko berriaren obrak hasi ditu 75 milioi euroko inbertsioarekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106000 (75.000.000.- €) |
| 2025/11/06 |
Osasun Sailak 47,2 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 2026an, Donostiako osasun-azpiegiturak eta -zerbitzuak indartzeko. |
| 2025/10/31 |
Osakidetzak Gorlizko ospitaleko errehabilitazio-obrei ekin die, 5 milioi eurotik gorako inbertsioarekin (5.000.000.- €)
|
| 2025/09/19 |
Osakidetzak urrian hasiko ditu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriaren obrak
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104476 (135.000.000.- €) |
| 2025/09/17 |
Arrasateko Ospitaleko eraikina handitzeko obrak. (27.000.000.- €)
|
| 2025/09/09 |
Osakidetzak dentsitometro bat jarri du Eibarko Ospitalean, hezurretako gaixotasunen detekzio goiztiarra eta diagnostikoa hobetzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104237 |
| 2025/09/02 |
Osakidetzak martxan jarri du Oiongo osasun zentro berria, 3 milioi euroko inbertsioarekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104064 (3.000.000.- €) |
| 2025/09/01 |
Osakidetzak langile gehiagorekin indartu du Erandio Goikoako Lehen Mailako Arreta, eta kontsultategia handitu du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104026 |
| 2025/08/18 |
Osakidetzak energia-efizientzia eta segurtasuna sustatu ditu Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kirurgia-blokeko klimatizazio-sistema osorik eraberritzean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103938 (5.700.000.- €) |
| 2025/08/13 |
Osakidetzak bost milioi baino gehiago inbertitu ditu Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko errehabilitaziorako gimnasio berria osorik eraberritzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103891 (5.200.000.- €) |
| 2025/08/11 |
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 9,4 milioi euro inbertituko ditu Loiolako osasun-zentro berrian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103833 (9.400.000.- €) |
| 2025/07/18 |
Osakidetzak osasun-zentro berri bat jarriko du martxan Aretxabaletan, lehen baino % 50 kontsulta gehiagorekin eta gizarte zerbitzuetarako solairu bat izango du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103590 (5.000.000.- €) |
| 2025/07/11 |
Osakidetzak Boluetan osasun-zentro berria eraikitzeko lizitazioa atera du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103419 (9.100.000.- €) |
| 2025/07/10 |
Osasun Sailak eta Alegiako Udalak osasun-zentroa handitzea eta honen irisgarritasuna hobetzea adostu dute
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103384 (2.600.000.- €) |
| 2025/07/09 |
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ospitale publiko berri bat eraikiko du Tolosan 74 ohe eta 3 ebakuntza-gelarekin Gipuzkoa osorako
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103323 |
| 2025/06/13 |
Osakidetzak osasun-zentro berri bat eraikiko du Urdulizen, herriko osasun-arreta indartzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102661 (6.100.000.- €) |
| 2025/06/04 |
Osakidetzak eta Gasteizko Udalak aurrera egin dute Erdi Aroko Hiriguneko osasun zentro berriaren sorreran
|
| 2025/05/27 |
Bilbo-Basurtuko ESIko Pediatriako Larrialdi berriak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102057 |
| 2025/05/23 |
Protonterapia osasun publikoaren sisteman. |
| 2025/05/22 |
Osasun zentro berri bat irekiko da Guardian, handiagoa eta zerbitzu gehiagorekin. 3,8 milioi euroko inbertsioari esker.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101828 (3.800.000.- €) |
| 2025/05/20 |
Osakidetzak 2,5 milioi euro inbertitu ditu Lezako Ospitalean, horren fatxada eta teilatuko isolamendua hobetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101790 |
| 2025/05/19 |
Osakidetzak 7 milioi euro inbertitu ditu Basurtuko Ospitaleko esterilizazio zentrala berritzeko. (7.000.000.- €) |
| 2025/04/04 |
Osakidetzak Zuazoko Osasun Zentroa hobetzeko obrak jarri ditu abian
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100757 (387.060.- €) |
| 2025/03/24 |
Eusko Jaurlaritzak Bilboko Santa Marina Ospitaleko Zainketa Aringarrien Unitatea inauguratu du, guztiz berritu ondoren. Unitate horrek 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa behar izan du, ospitaleko hirugarren solairuan dago eta 1,600 m² ditu banakako 30 gelatan banatuta. |
| 2025/02/20 |
Elgoibarko osasun-zentro berriak egungoak duen azalera bikoitza izango du. Obrak datorren urtearen hasieran hasiko dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99450 (6.600.000.- €) |
| 2025/02/19 |
Osakidetzak kirurgia robotikoko azken belaunaldiko robot bat instalatuko du Mendaroko Ospitaleko urologia-zerbitzuan, eta teknologia hori duen lehen eskualde-ospitalea da Mendarokoa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99421 |
| 2024/10/29 |
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Unitate berria. Informazio gehigarria (3.000.000.- €)
|
| 2024/10/23 |
Ospitale Birtual berri bat, egoera klinikoak birsortzeko aukera ematen duena. Informazio gehigarria
|
| 2024/10/21 |
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak berriz ere zabaldu duen sarrera nagusia; hala, egunero ospitaletik igarotzen diren 11.000 paziente eta senide baino gehiagoren irisgarritasuna, arreta pertsonalizatua eta erosotasuna hobetuko dira Informazio gehigarria (1.480.780.- €)
|
| 2024/09/26 |
Zallako Erabakimen Handiko Zentro berria astelehen honetan irekiko ditu ateak eta, hala, hobetuko da Osakidetzak Enkarterriko 30.000 herritarrei eskaintzen dien zerbitzua. |
| 2024/08/21 |
Osakidetzak Santa Marina Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko egonaldi laburreko unitatea zabaldu du. Zerbitzua handitzeko obrarekin, zeina 2019an erabat berritu baitzen, banakako 5 boxetik 8ra handitu du zuzkidura. Informazio gehiago (48.000.- €) |


