Ekimena 6. Open Gela birsorkuntza-eredua sendotzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/29 |
Amaitu dira Unceta erretorearen 135 etxebizitzak osorik birgaitzeko lanak. Santutxu auzoko (Bilbo) hiri-berroneratze jarduera bat da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111502 (8.200.000.- €) |
| 2026/06/22 |
Leaburu. Txarama auzoa: Proiektuari esker, hiru bizitegi-eraikin eta 40 etxebizitza birgaitu dira, oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide berriak sortu dira, argiteria hobetu da eta aurrera egin da geralekua lekuz aldatzeko, erdiko plaza berritzeko edo bizitegi-garapen berriak egiteko.
|
| 2026/03/27 |
56 etxebizitza osorik birgaitzea Olasogain auzoan, Sigmako etxebizitzak izenez ezagutzen den auzoan. Ingurune hori sakonki eraldatu da, eta bertako biztanleen bizi-kalitatea eta Elgoibarko hiri-irudia nabarmen hobetu dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109157 |
| 2025/04/10 |
Hiri-berroneratzea: Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak arrakastaz amaitu dute Beraun auzoko bi eraikinetako 63 etxebizitzen birgaitze integrala, eta espazio publikoa urbanizatzeko eta hobetzeko lanekin jarraitzen dute.
|


