Ekimena 1. 2024-2030 aldirako Gazteriaren Euskal Estrategia definitzeko eta onartzeko prozesua garatzea, Euskadiko gainerako herri-administrazioekin eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin lankidetzan, gazteek partaidetza-prozesuetan adierazitako lehentasunei (osasuna, hezkuntza, klima-aldaketa, kultura, aisia, parte-hartzea, berdintasuna edo bizikidetza) erantzungo dieten baterako erantzunak artikulatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/12/31 |
Gazteriaren arloan urteko programak eta jarduera zehatzak gauzatzeko laguntzen programa.
|
| 2024/10/03 |
Euskadik boluntariotzaren beharrei erantzuten die SKVL Boluntariotza Eskola sortuz. Hezkuntza-eredu berritzaile bat jarri da abian, 360º eskola gisa aurkezten dena, elkarte-errealitatearekin loturak ezartzeko.
|
| 2024/10/02 |
Europako Eskualdeen Komiteak Trapezistak Programa nabarmendu du erronka larrienei aurre egiteko hamar eredu arrakastatsuetako bat bezala, aldaketa demografikoaren atalean adibide gisa jarriz.
|


