Ekimena 4. Gizartean eta lan esparruan baztertuta dauden pertsonen laneratzea bultzatzea, haien egoera kroniko bihurtzea saihestuz, laguntza-, enplegu- eta prestakuntza-programa integral eta malguen bidez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/11 |
Gizarteratzeko eta Laneratzeko Ibilbide Mistoen Eredua, inklusioaren eremuan esku hartzen duten sistema guztien artean adostua, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran baliozkotu zen.
2025eko irailean, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoen ereduaren pilotatze-fase berri bati ekin zaio, ibilbide mistoen zortzi proiektu esperimental finantzatuz. Proiektu horietan 40 profesionalek baino gehiagok hartzen dute parte, Hirugarren Sektoreko erakundeetakoak eta sistema publikoetakoak (Lanbide, udaletako eta foru-aldundietako gizarte-zerbitzuak eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarea). |
| 2025/04/24 |
Laguntza-programa, migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integralen proiektuetarako, bizileku- eta lan-baimenak lortuz, gizartean errotuta egoteagatik (gizarte- eta lan-arloan).
|


